Borrar
Zortzi film laburren protagonistak bildu ziren osteguneko aurrestreinaldian. Taupa
Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak hasi du bere ibilbidea
Laburbira

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak hasi du bere ibilbidea

Apirilaren 11a bitartean 50 herritan ikus ahal izango dira zortzi filmek osatzen duten bilduma

Itziar Altuna

Donostia

Viernes, 7 de marzo 2025, 12:53

Ostegunen honetan San Telmo Museoan egindako aurrestreinaldiarekin hasi du bere ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Ostiral honetan hasi eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 51 herritan ikusi ahal izango da zortzi lanek ostatzen duten bilduma, «eduki zein estiloz desbedinak diren lanak», diote arduradunek. Guztira 97 minututako iraupena du emanaldiak eta ikusleei ahalik eta proiekzio aberasgarriena eskaini asmoz egin da aukeraketa.

Edizio honetan aurkeztutako 35 lanetatik 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo), 'Hor konpon' (Jone Arriola) 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño, Iraia Yarto), 'Utlandsk' (Alba Lozano), 'Europa' (Ekain Irigoien) eta 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy) proiektatuko dira. Azken biak Goya sarietarako izendatuak izan ziren.

Zortzi film hauetako aktore eta protagonistak bildu ziren ostegunean Donostian, Primeran plataformak eta Taupa Euskaltzaleen mugimenduak antolatutako aurrestreinaldian.

«Hogei urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», diote arduradunek.

Bi helburu nagusi ditu Laburbirak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak hasi du bere ibilbidea