J. A.
Jueves, 2 de enero 2025, 13:09
Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartu, beraien arteko harreman-sareak ehundu eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko bilgune izan da Lekarozko (Nafarroa) aterpetxea, Ahots baten sormen-egonaldiari esker. Abenduko azken egunetan Euskal Herriko 30 bat gazte bildu ziren bertan. Beraiekin batera, maila handiko artista gonbidatuak izan dira aurten, hain zuzen, Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkiola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.
Publicidad
Sortzaileen eskutik ilustrazioa, kantagintza, literatura, antzerkia eta bertsolaritzaren inguruko edukiak landu dituzte lau egunez. Begirale taldearen koordinatzailea Amaia Elizagoien izan da eta bere esanetan «goxo hartu gaitu bost egunez Lekaroz herriak. Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako hogeita hamar gazteren sormena ezagutu du bertako eguzkiak eta lanbroak. Arratiako antzerkia, Bortzirietako kantua, Lapurdiko kostaldeko ilustrazioa, Urola Kostako dantza, Gorbeialdeko literatura, Enkarterrietako bertsogintza... eta beste hainbat kontu eta jolas. Artista gonbidatuen laguntzaz gure gorputzaren aukeren inguruan hausnartu dugu, gure sorkuntzetarako gako pila bat jaso ditugu, oinez ibiltzearen garrantziaren gaineko kontzientzia hartu dugu, eta batez ere, barre egin dugu. Barre sano. Itzultzeko moduko espazio bat sortu dugu Lekarozko aterpetxean, betiko amestuko dugu noizbait hona itzuli ahal izatearekin...».
Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren eskutik antolatzen du Ahots baten, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz. 2023ko 'Ahots baten' sormen-egonaldia Beizaman (Gipuzkoa) izan zen. Guztira Euskal Herriko 32 gazte bildu ziren eta Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatu dute antolaketa taldea. Artista gonbidatuak ere ez dira izan nola-nahikoak: hain zuzen, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Oier Zuñiga, Bea Egizabal, Gaizka Sarasola eta Martxel Rodriguez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.