Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' alemanez argitaratuko da laster. 'Amek ez dute' ere bidean da. dv

Euskarazko 29 lan eraman dira beste hizkuntza batzuetara Etxepareren laguntzaz

Etxepare Euskal Institutuak 65.000 euro banatu ditu 2020an euskarazko lanen itzulpenak laguntzeko

Miércoles, 24 de febrero 2021, 16:56

«Sormen literarioa ez da gelditu, 2020. urtea zaila izan bada ere sektorearentzat. Pixkanaka ari dira argitara ematen hainbeste lanen fruituak», dio Etxepare Euskal Institutuak urtean zehar euskarazko literatur lanak beste hizkuntza batzuetara eramateko eskaini dituen laguntzen berri emateko plazaratu duen oharrean.

Publicidad

Etxepare Institutuak, hain zuzen, 64.913 euro banatu ditu 2020an dirulaguntzetan, euskarazko 29 obraren itzulpenak bideratzeko. Dagoeneko bost lan argitaratu dira, eta seigarrena heltzear da. Orain arte kaleratutako itzulpenen artean daude Beatriz Chiviteren 'Hirietan' poesia liburu eleaniztuna, gaztelaniazko eta galegozko Antonio Rodríguez López-en itzulpenekin, edota Mikel Valverderen 'Nika Vekilanka', 'Rita gigante' ipuinaren eslovenierazko bertsioa, Zalozba Malinc-ek itzulita.

Halaber, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren 'Atãria. Una puerta a la utopía' eleberriaren gaztelaniazko bertsioa, idazleak berak itzuli duena, eta Lurra Editions-ek finlandieraz eman duen Joxemari Iturralderen 'Armoniskuja' ('Perlak, kolpeak, musuak eta traizioak' euskaraz) ere plazaratu dira. Kirmen Uriberen '19 segundo' poesia liburua ere itzuli du gaztelaniara Gerardo Markuleta Gutiérrez-ek.

Bidean daudenen artean, berriz, Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' eleberria alemanieraz plazaratuko du laster Edition Converso argitaletxeak. Gainerako liburuen zerrenda osatzen dute, besteak beste, Bernardo Atxagaren 'Etxeak eta hilobiak', Ibrahim Balde eta Amets Arzallusen 'Miñan', Katixa Agirreren 'Amek ez dute' edota euskal poesiagintzaren inguruko bi antologia liburuk.

Etxepare Euskal Institutuaren lan ildo nagusienetakoa euskal itzulpengintza sustatzea izan da hasieratik. Urtero, euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen dirulaguntzak eskaintzen ditu, baita itzulpengintza bultzatzen duten beste hainbat jarduera kudeatu ere, hala nola Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza saria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad