J. Agirre
Viernes, 16 de febrero 2024, 09:27
1995az geroztik, Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Sariak Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako curriculum onenak eta Euskal Herriaren garapenerako egindako ekarpena aintzatesten ditu. Hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Ebaluazio epaimahaia saria ematen duten bi entitateetako lehendakariek eta euskal esparruko unibertsitateetako ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.
Publicidad
Hauragaiak «euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta kulturako pertsona ospetsuak» izan behar dute, oinarrien arabera. Proposamena interesatuak berak, Unibertsitateetako Institutu eta Departamentuek eta kultur eta zientzia erakundeek erakundeek egin dezakete.
Bestalde, seigarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-Kutxa Gazte Sarirako deialdia egin da, 35 urtetik beherako gazteek lehen aipatutako alorretan egindako lanentzat. Proposamenen egokitasuna (proiektuak, ikerketak, sormenezko lanak, ikus-entzunezkoak...), izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da kasu honetan.
Sarituen zerrenda luzea da honezkero, eta saridun denak dira merezimendu handiko gizon-emakumeak. Azken edizioetara mugatuz gero, 2023an Kirmen Uriberen lanaren nazioarteko proiekzioa eta haren «sormen lan bikaina» eta «euskararen enbaxadore nagusietako bat» izatea azpimarratu zen; 2021ean Gasteizko Santa MAria eliza eraberritze lanak gidatu zituen Agustin Azkarate nabarmendu zuen: Mikel Mancisidor Nazioarteko Zuzenbidean aditua saritu zuten 2020an; Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko ikertzaile, irakaslea eta dibultzaile zientifikoa 2019an; Teresa del Valle Murga antropologoa 2018an eta Montxo Armendariz zinemagilea 2017an.
Gazte sarian, aldiz, 2023an Beñat Garaio nabarmendu zuen maorien hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuak aztertzeko proposamena; 2022an Imanol Zubiauzek jaso zuen Eusko Ikaskuntza Laboral-Kutxa Gazte Saria Pidgin proiektuagatik; 2021ean Ane Zulaika donostiarraren euskal emakumeak itsasoarekin izandako harremana islatuko duen 'Emakumeak Blai' korto ideia hautatu zuen; eta 2020an, Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizaren 'Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren obraren berrirakurketa bat' proiektuak eskuratu zuen saria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.