Borrar
Liburuko azala
Eusko Ikaskuntzak bere ehun urteko lanaren errepaso-liburua egin du

Eusko Ikaskuntzak bere ehun urteko lanaren errepaso-liburua egin du

Euskal Herriko gizartearen eboluzioa 'Euskaldunon Mendea, 1918-2018: Eusko Ikaskuntza 100 urte' liburuan deskribatu du Eusko Ikaskuntzak, erakundearen mendeurrenaren harira

Viernes, 21 de diciembre 2018

Eusko Ikaskuntza sortu zeneko mendeurrena abenduaren 22an izango da, eta data hori mugarri, hainbat ekimen antolatu dituzte urte osoan zehar. Orain, mendeurren horren inguruko liburua kaleratu dute, 'Euskaldunon Mendea, 1918-2018: Eusko Ikaskuntza 100 urte', «Euskal Herriko kultura, gizarte, zientzia eta arteen ehun urteei buruzko erreferentzia lan gisa irauteko bokazioa duen lana». Eta Eusko iakskuntzaren beraren ehun urteko historia ere azaltzen du argitalpenak.

Hamabi espezialistak hartu dute parte liburuaren idazketan. Lana bi zatitan banatzen dute gero. Lehenengoan, Eusko Ikaskuntzaren jatorri, garapen eta egikaritzeen ibilbidea egin du Juan Aguirre kazetariak, XX. mende nahasitik gaur egunera arteko errepasoa.

'Mende bete zientziaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren garapenean' izenburua jarri diote bigarren zatiari eta, bertan, Euskal Herri modernoa osatu duten alderdiei buruzko hamaika ikerketa bildu dituzte. Euskal unibertsitatea, Itziar Alkorta irakaslearen eskutik; 1931ko estatutua, Gregorio Monrealek; Euskara mende emankorrenean Rosa Miren Pagolak; Zientzia historikoak, Joseba Agirreazkuenagk; Antropologia, etnografia eta folklore mende bat, José Ignacio Homobonok; Eusko Ikaskuntza eta zuzenbide publiko eta pribatua, Gregorio Monrealek; Arte eta ondarea Edorta Kortadik; Eusko Ikaskuntzaren musika jarduera Jon Bagüés eta Itziar Larrinagak; eta, azkenik, literaturaren ikerketa eta zabalkundeaz idatzi du Jon Kortazarrek.

Bukatzeko, Juan José Etxeberriaren artikulu batek azken bost belaunaldiek ezagutu dituzten «errealitate sozioekonomiko aldakorrak» errepasatzen ditu, eta Argitxu Camusen beste batek, «Eusko Ikaskuntzaren ikuspegi soziokulturala» lantzen du.

'Euskaldunon Mendea, 1918-2018 : Eusko Ikaskuntza 100 urte' euskaraz, gaztelaniaa eta frantsesez dago, 664 orri ditu eta ehun ilustrazio inguru kolore eta zuri-beltzean.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien ekimenez sortu zen Eusko Ikaskuntza, 1918an Oñatin (Gipuzkoa). Hasiera hartan, halaber, Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaindia abiarazi zuen, ikastolen oinarri teorikoak ezartzen ere lan egin zuen eta euskarazko lehen eskola liburuak eginarazi zituen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eusko Ikaskuntzak bere ehun urteko lanaren errepaso-liburua egin du