Viernes, 21 de diciembre 2018
Eusko Ikaskuntza sortu zeneko mendeurrena abenduaren 22an izango da, eta data hori mugarri, hainbat ekimen antolatu dituzte urte osoan zehar. Orain, mendeurren horren inguruko liburua kaleratu dute, 'Euskaldunon Mendea, 1918-2018: Eusko Ikaskuntza 100 urte', «Euskal Herriko kultura, gizarte, zientzia eta arteen ehun urteei buruzko erreferentzia lan gisa irauteko bokazioa duen lana». Eta Eusko iakskuntzaren beraren ehun urteko historia ere azaltzen du argitalpenak.
Publicidad
Hamabi espezialistak hartu dute parte liburuaren idazketan. Lana bi zatitan banatzen dute gero. Lehenengoan, Eusko Ikaskuntzaren jatorri, garapen eta egikaritzeen ibilbidea egin du Juan Aguirre kazetariak, XX. mende nahasitik gaur egunera arteko errepasoa.
'Mende bete zientziaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren garapenean' izenburua jarri diote bigarren zatiari eta, bertan, Euskal Herri modernoa osatu duten alderdiei buruzko hamaika ikerketa bildu dituzte. Euskal unibertsitatea, Itziar Alkorta irakaslearen eskutik; 1931ko estatutua, Gregorio Monrealek; Euskara mende emankorrenean Rosa Miren Pagolak; Zientzia historikoak, Joseba Agirreazkuenagk; Antropologia, etnografia eta folklore mende bat, José Ignacio Homobonok; Eusko Ikaskuntza eta zuzenbide publiko eta pribatua, Gregorio Monrealek; Arte eta ondarea Edorta Kortadik; Eusko Ikaskuntzaren musika jarduera Jon Bagüés eta Itziar Larrinagak; eta, azkenik, literaturaren ikerketa eta zabalkundeaz idatzi du Jon Kortazarrek.
Bukatzeko, Juan José Etxeberriaren artikulu batek azken bost belaunaldiek ezagutu dituzten «errealitate sozioekonomiko aldakorrak» errepasatzen ditu, eta Argitxu Camusen beste batek, «Eusko Ikaskuntzaren ikuspegi soziokulturala» lantzen du.
'Euskaldunon Mendea, 1918-2018 : Eusko Ikaskuntza 100 urte' euskaraz, gaztelaniaa eta frantsesez dago, 664 orri ditu eta ehun ilustrazio inguru kolore eta zuri-beltzean.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien ekimenez sortu zen Eusko Ikaskuntza, 1918an Oñatin (Gipuzkoa). Hasiera hartan, halaber, Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaindia abiarazi zuen, ikastolen oinarri teorikoak ezartzen ere lan egin zuen eta euskarazko lehen eskola liburuak eginarazi zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.