Las diez noticias clave de la jornada
2020rako aurreikusitako jarduera agendaren berri ere eman dute Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzak mendeurreneko ibilbidea itxi du liburuarekin

Erakundeak XVIII. Kongresuaren liburua eta ezarrita dituen lan programak aurkeztu ditu Donostiako Tabakaleran

DV

Donostia

Jueves, 27 de febrero 2020

Ia 600 orriko argitalpenean, Eusko Ikaskuntzak azken urteotan egindako ibilbidea jaso du, ezagutzera emateko berori eta baita egun abian dituen proiektuen egoera ere. Era berean, lan programa berriak eta horien ibilbideak zein 2020rako aurreikusitako jarduera agendaren berri ematen da bertan.

Publicidad

Halaber, 'Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua − Geroa Elkar-Ekin: Mendeurreneko Kongresua' izeneko lanak Kongresu horretako ekarpenak, ondorioak eta proposamenak bildu ditu, bai eta Eusko Ikaskuntzaren Mendeurreneko ospakizunen laburpena ere; biak 2018an izan ziren.

Horretarako guztirako, Donostiako Tabakaleran burututako ekitaldian hitza hartu dute Eusko Ikaskuntzako eta XVIII. Kongresuko eta Mendeurreneko antolakuntza batzordeko lehendakariek eta egun abian diren zazpi taldeetako arduradunek. Azken horiek azaldu dituzte 2019-2021 hirurtekorako Eusko Ikaskuntzak ezarritako lehentasunei erantzuten dieten lan ildoak, guztiak Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko gogoeta kolektiboaren ondorio.

Konkretuki, gai hauek lantzen dituzte: Ongizate Eredua, Lurralde Oreka, Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa, Hezkuntza Sistema, Demokratizazio prozesuaren gakoak Europan eta Euskal Herrian, GizarteLab, Gazte lankidetzako sareak. Ekitaldia asteazken arratsaldez egin dute, eta bertaratutakoek liburuaren ale bana jaso dute.

Mendeurreneko eta XVIII. Kongresuko ekarpen, ondorio eta proposamenak argitaratu dituzte liburuan, bi zatitan egituratu dutena. Lehenengoan, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurreneko Adierazpena eta Liburu Zuria argitaratu dira (edukiak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez daude). Bigarren zatian, 2018ko udazkenean bost euskal hiriburuetan eta Oñatin egin zen Kongresuko programaren bost saioetako bakoitzeko ponentzia, hitzaldiak eta mahai-inguruen laburpenak daude. Bigarren zatiko testu bakoitza jatorrizko hizkuntzan argitaratu da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad