![Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorera bildu da Euskal Elkargoa](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201801/31/media/cortadas/eusko-kkDF-U50840837115q2D-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorera bildu da Euskal Elkargoa](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201801/31/media/cortadas/eusko-kkDF-U50840837115q2D-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 31 de enero 2018
Orain dela ehun urte, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako foru diputazioek sortu zuten Eusko Ikaskuntza, «euskal kultura garatzeko tresna iraunkor eta egonkorra» izan zedin. Iraun du, aspaldi egonkortu da. Eta orain erabat osatu dela esan liteke, Euskal Herriko lurralde guztietako erakundeek baitute ordezkaritza formala erakundearen organoetan, orain dela urtebete arte horrelakorik ez zeukan Ipar Euskal Herriak barne.
Lehendik ere bazegoen Iparraldean ezarrita Eusko Ikaskuntza, jakina, baina astelehean, urtarrilak 29, urrats garrantzitsua egin zen Baionan. Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorea bildu zen bertan, eta lehenbiziko aldiz Euskal Elkargoko ordezkari bat izan zen kideeen artean. Elkargoan Hizkuntza Politikaren ardura duen eta une honetan Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari den Beñat Arrabitek hartu zuen parte, alegia, Kontseilu Errektorean.
Ez zen hori izan berritasun bakarra. Eusko Ikaskuntzak ohar baten bidez azaldu duenez, «Garbiñe Mendizabal anderea eta Andoni Iturbe jauna ere lehenbiziko aldiz joan ziren Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorearen bilerara. Lehenbizikoak Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatu zuen eta, bigarrenak, Bizkaiakoa. Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok ongietorria eman zien guztiei«.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.