Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Kongresua iragartzeko prestatu duten kartela.
Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan izena emateko epea, zabalik

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan izena emateko epea, zabalik

Urriaren 5ean Baionan hasita, bost saio egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan, eta Oñatin amaituko da azaroan

Domingo, 26 de agosto 2018

2015. urteaz geroztik dago Eusko Ikaskuntza gogoeta-prozesu sakon batean murgilduta. Ehunurrenera eta XXI. mendearen lehen hamarkadetako gizarteari begira jarri zen orduan, eta heldu da askoren artean partekatutako lanaren emaitza jasotzeko unea: XVIII. Kongresua, 'Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble' lemapean egingo dena. Aurten betetzen den Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ekitaldi nagusia izango da.

Bost ardatz estrategikoren ingurukoa izan da profesionalen, adituen, gizarte zibilaren, gizarteko, politikako eta ekonomiako eragileen, erakunde publikoen eta abarren parte-hartzea izan duen hausnarketa-prozesua. Urriaren 5etik azaroaren 23ra bitartean egingo diren saioetan, hortaz, bost gai estrategiko horien inguruko lanen emaitzak aurkeztuko dira.

Saioak

  • Baiona 2018ko urriak 5. Etorkizuna irudikatuz: nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea

Kongresua bost saiotan egituratu da. Irekiera saioa Baionan izango da urriaren 5ean. Orduan aurkeztuko dira gogoeta kolektiboaren bidez egindako lanaren emaitzak euskal gizartearen mende erdialdeko egoerari buruz: Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea.

Euskara izango da kongresuko gai nagusiaurriaren 19an, Gasteizen. Hurrengo hamarkadetan euskalgintzaren errealitate berria osatzen laguntzea da helburua. Horri buruz aritu dira eztabaidan e5: Euskararen Etorkizuneko Eszenatokiak Elkarrekin Eraikitzen proiektuan parte hartu duten pertsonak.

Urriaren 26an, Iruñean, Gure jendeak: gizartea eta kulturari buruzko saioa izango da, euskal gizartearen kultura eta identitate errealitateari buruz arituko dira. Azaleratzen ari diren eredu sozio-ekonomiko eta enpresa ereduak aztertzea eta proposamen ausartak egitea gure etorkizuneko erronka handien inguruan: hori da Garapen sozio-ekonomikoaren proiektuaren helburua eta azaroaren 9an izango da kongresua, Bilbon.

Azkenik, Gobernantza demokratikoari buruzko saioa Donostian izango da azaroaren 16an, eta, bertan, Euskal Herriko lurraldeen arteko kohesioa eta gobernantza eredu berriei buruzko proposamenak zehaztuko dira.

Bost saio horietako emaitzek Oñatiko saioan bat egingo dute, azaroaren 23an, ostiralez, eta Kongresuko emaitza nagusiak aurkeztuko dira bertan. Azaroaren 24an ekitaldi instituzionala izango da autoritate, Eusko Ikaskuntzako kide, kongresukide eta gizarte zibilarekin. Festa eta partaidetza giroko jarduerek euskal kulturaren hiriburu bihurtuko dute Oñati. Guztiak gaude gonbidatuta egun berezi horretara.

Bost saioen egitarau zehatzak eta izena emateko formularioa hemen aurki daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan izena emateko epea, zabalik