a.u.
Martes, 13 de diciembre 2022, 15:58
Igandean, abenduaren 18an, Iruñeko Nafarroa Arenan amaituko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria igoko dira oholtzara, eta 13.000 bertsozale elkartuko dira beraiek kantuan entzuteko. Hauek dira finalaren nondik-norakoak eta jakingarriak.
Publicidad
Iñaki Murua jarriko dio txapela irabazleari
Iñaki Murua Jauregik (Gabiria, 1956) jantziko dio txapela irabazleari. Urte luzez bertsolaritzako eragile gisa egindako bidea aitortu nahi izan zaio horrela gabiriarrari. 1982an aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta finalera iritsi zen 1986an eta 1989an; halaber, finalista izan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 1991n eta 1995ean. Bere jaioterrian, beste zenbait herrikiderekin batera, bertsolaritzari hauspo handia emandakoa; esate baterako, Osinalde Sariketaren sorreran eta ibilbidean. Gabirian ez ezik, Euskal Herri osoan ere aritua: 2005 eta 2018 urteen artean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.
Lehendakari izan denean zein ez, bertso munduan oso presente egon da Iñaki Murua beti. Gaur egun ere, figura oso garrantzitsua izaten jarraitzen du Bertsozale Elkartean. Maitasunetik eta zaintzatik aritzen da beti, eta bertso munduko gazte, heldu, boluntario, langile, zein gertuko guztiek estimu handian daukate.
Itziar Alduntzinek bordatuko du txapela
Itziar Alduntzin donostiarrak hartu du irabazlearen txapela bordatzeko ardura. Gainera, Mikel Lertxundi berriatuarraren eskultura bat ere jasoko du lehenak.
Lau txapelketetako zikloa bete zuen 2017an bere garaian Bertsozale Elkarteko eragile zen Koldo Tapiaren ekimenez proposatutako eta Xabier Lakak egindako Eskutik Eskura artelanak. Garaikurrak jada azken lau txapelketetan bigarren egin dutenen izenak ditu alde banatan. Hala, aurtengoan beste artelan bat jasoko du txapeldunordeak: Iker Valle andoaindarraren brontzezko eskultura bat.
Hirugarren postutik zortzigarrenera bitarteko bertsolariek margolanak jasoko dituzte: Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Carmelo Ortiz de Elgea, Marta Cardenas, Mariano Arsuaga eta Olatz Irigarai sortzaileen artelanak, hain zuzen.
Publicidad
Epaile eta gai-emaileak
Aurkezleak eta gai-emaileak Alaitz Rekondo Ferrero, Aritz Bidegain Aire, Idoia Anzorandia Kareaga eta Ion Zaldua Brit izango dira. Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Eneko Bidegain Aire, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte, Miriam Juaristi Urizar eta Nerea Bruño Artazkoz arituko dira epaile lanetan.
Finalaren ordutegiak
9:00 Nafarroa Arenako ateen irekiera
11:00 Goizeko saioaren hasiera
14:30 Eguerdiko saioaren amaiera (*aurreikuspena)
16:00 Nafarroa Arenako ateen irekiera
17:00 Arratsaldeko saioaren hasiera
20:30 Arratsaldeko saioaren amaiera (*aurreikuspena)
Publicidad
Nafarroa Arenara iristeko
Bertsozale Elkarteak autobusak antolatu ditu Aizpurua Autobusak enpresarekin lankidetzan. Bestalde, Iruñerriko autobus zerbitzu publikoko 1, 6, 9, 11 eta 16 lineek konektatzen dute Nafarroa Arena (edo inguruak) hiriko erdigunearekin zeinbeste auzoekin. Ordutegiak eta prezioak: www.infotuc.es
Bidea autoaneginez gero, ibilgailua partekatzea eskatzen du Bertsozale Elkarteak. Iruñera A15 autobidetik sartuz gero, 83 edo 83B irteerak baliatu. Autoa aparkatzeko, Nafarroa Arena inguruetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean zein Galariamerkataritza-gunean(La Morea) hainbat aparkaleku daude. Antolakuntzak, lehentasunez, merkataritza-gune honetan dauden aparkalekuak erabiltzeko gomendioa egiten dizu.
Publicidad
Nafarroa Arenan
Eremu bakoitzak (harmaila, pista, errebotea) bere sarbidea du, eta ezingo da eremu batetik bestera igaro. Solairu guztietan izango dira komunak eta taberna (azken hau bigarren solairuan salbu). Informazio gunea A atearen aldameneanegongo da; finala eraso matxistarik gabeko bertsoaren festa izatea nahi dugu, eta saioan gerta daitezkeen eraso matxistei erantzuteko bertan atonduko da puntu morea. Haur txokoa ere izango da pista dagoen solairuan.
Halaber, ezingo da objektu puntadunik sartu (tartean, aterki handirik), ezta beirarik, latarik, alkoholik edota sua eragin dezakeen materialik ere. Objektu horiek ekartzekotan, eguerdirako behar direlako, Sadar estadioan jarriko den kontsignan gorde beharko dira 8:00 eta 11:30 bitarte, eta goizeko saioa amaitutakoan jaso. Arratsaldean ez da kontsigna zerbitzurik izango.
Publicidad
Bazkariak
NUPeko kirol instalazioetan, Zubillaga Catering enpresaren eskutik, menua eskainiko da 24 euroren truke. Haragidun menua eta aukera beganoa eskainiko dira: txartelak, abenduaren 15era arte (egun hori barne), www.bertsosarrerak.eus atarian.
Sadar estadioan, etxetik eramandakoak estalpean jan ahal izateko aukera izango da. Estadioko taberna eta komunak erabilgarri izango dira, eta musika ere egongo da tarte horretan.
Munduko kantu inprobisatu batzuetako ordezkariak
Hemengo nahiz nazioarteko ikertzaileak eta munduko beste kantu inprobisatu batzuetako inprobisatzaile, aditu eta elkarteetako ordezkariak elkartuko dira finalaren egunean. Gainera, euren ekimenez etorritako hainbat glosadore (Herrialde Katalanetakokantu inprobisatuko inprobisatzaileak) eta zale katalanakere izango dira finalean ikus-entzule.
Noticia Patrocinada
350 lagunetik gorako lantaldea
Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean finaleko eguna ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira, eta bertsozaleak lagunduko dituzte saio hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko langileen eta boluntarioen lantaldearen zeregina gauzak ahalik eta ondoen joatea da; antolakuntzatik une oroberen lanetan laguntzea eta haien argibideak segitzea eskatzen dugu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.