Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Lunes, 14 de octubre 2024, 15:07
Flandria eta Euskal Herriaren arteko harremanak mendeak ditu batez ere, itsasoaren bidez garatua, «ondasun, ideia eta pertsonen etengabeko fluxua ahalbidetuz». Mendeetan zehar, artelanek salgaiekin batera bidaiatu zuten, eta gaur egun, flandriar aztarna argi eta garbi ikus daiteke euskal artean. Ondare hori abiapuntu izanda eta azken urteetan bi herrialdeen arteko elkarnari jarraipena emanez, 'Euskal Herria eta Flandria artean' kongresua antolatu da urriaren 17 eta 18an Lovainan, bertako Unibertsitate Katolikoarekin elkarlanean.
Agerraldian Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, eta Aintzane Erkizia kongresuaren koordinatzaile eta EHUko irakasleak hartu dute parte.
Erkiziak koordinatu du ekitaldia, eta Flandriako eta Euskal Herriko arte-historialariak, adituak eta artistak bilduko ditu Atlantikoak lotzen dituen bi lurralde hauen nortasunean eta kultura-sisteman eragina izan duen kultur-trukeak artean duen isla aztertzeko.
Halaber, biltzarrak azpimarratuko du nola kostaldeko biztanleek beste itsasbazter batzuetara zuzentzen dituzten begiradak, komunitate eta lotura kultural berriak eratuz. Artea objektu estetiko gisa ez ezik, kulturen eta lurraldeen arteko trukearen testigantza bizi gisa ulertzeko aukera eskainiko du ekitaldiak.
Flandria – Euskadi programa hiru mailatan burutu den lankidetzari esker gauzatu da: Flandriako eta Euskal Herriko artista eta sortzaileen artean; kulturaren alorreko eragile eta erakundeen artean eta gobernuen arteko lankidetz. 2023an hasi zen eta ordutik 29 kolektibo, elkarte sektorial, kultur eragile eta erakunde inplikatu dituzten 43 ekintza egin direla azpimarratu dute aurkezpenean, tartean jardunaldiak, egonaldi artistikoak, kontzertuak, emanaldiak, erakusketak, film-proiekzioak edo hitzaldiak, 13 lankidetza-proiekturen bidez egituratu direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.