Borrar
Iazko edizioko argazkian, Adaxka abesbatza, lehiaketa irabazi zuena. ARIZMENDI
Gabonetako musika koralari emandako lehiaketa beteranoena

Gabonetako musika koralari emandako lehiaketa beteranoena

Helduen eta haurren kategoriak batuta, 600 abeslari ariko dira larunbat honetan Errenteriako abesbatzen lehiaketan

Martes, 25 de diciembre 2018, 12:34

72. ediziora heldu da aurten Errenteriako Gabon Abesti Sariketa Probintzala. Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak lankidetzan antolatzen duten lehiaketa lurraldeko beteranoena da, eta urteak pilatzen badoaz ere ez du indarrik galtzen, ezta gutxiago ere. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, abenduak 29, egingo den saio bikoitzean 600 abeslari ariko dira, haurren eta helduen kategoriak elkartzen badira.

Musikaren bitartez herriko Gabon giroa indartzeko sortu zen sariketaren 2018ko edizioan, helduen kategorian, bederatzi abesbatzak eman dute izena, guztira 315 abeslari ariko direlarik. Haurren kategorian ia beste horrenbeste kantari elkartuko dira.

Adinaren araberako bi saio egingo dira: haurrena goizez eta helduena arratsaldez. Nabarmendu behar da, bide batez, haurren saioa eraberritu egin zela iaz, eta aurten ere formatu berriari eutsiko zaiola. Hala, lehiaketaren ordez 'Horra, horra!' izeneko kontzertua izango da aurten ere. Errenteriako Udal Kiroldegian 12:30ean hasiko den harren kontzertu nagusian Gipuzkoa osotik etorritako haurrek hartuko dute parte. Andoain, Arrasate (2), Hernani, Irun, Oñati (2), Ordizia eta Usurbilgo zortzi talde ariko dira, hain zuzen, emanaldi erraldoi horretan.

Helduen txanda arratsaldeko 18:00etan iritsiko da. Kiroldegian bertan egingo den lehiaketarako bederatzi abesbatzek eman dute izena. Bost errenteriarrak dira: Adaxka, Garrintzi, Gazte Kemena, Kaxkabeltz eta Galtzagorri. Donostiak bi ordezkari ditu: Ibaeta Abesbatza eta Zirri-zarraz, eta bakarra Astigarragak (Eragiyok) eta Hernanik (Kantuban).

Kategoria honetan hiru sari daude jokoan, 800, 600 eta 400 eurokoak. Hiru sari horietarako sailkatu ez diren abesbatzek kontsolazio saria jasoko dute. Entzuleek, berriz, 3 euroko sarrera ordaindu behar dute goizeko saiora joan nahi izanez gero, eta 2koa arratsaldekorako. Azken horretara, ordea, doan hartu ahal izango dira Ereintza Elkarteko kideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetako musika koralari emandako lehiaketa beteranoena