

Secciones
Servicios
Destacamos
Aurtengo ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa «arrakastatsua» izan da parte-hartzeari dagokionez. Guztira, 25 ikastetxek eman dute izena egitasmoan; iaz baino hiru gehiagok, hortaz. Sari banaketa ekitaldia egin dute ostiral honetan Donostiako Tabakaleran. Bertan izan dira Iñaki Markotegi, Galtzagorri elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea eta Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia, besteak beste.
Horrez gain, ikasturte honetan lehiaketan irakurgai izan diren liburuen egile eta editoreak ere izan dira ekitaldian; hala nola, Jasone Osoro idazlea edota Joseba Landa, Desclée argitaletxearen izenean.
Guztira, lau sari banatu dira. Ikastetxeen kategorian, bi multzo egin ditugu eta multzo bakoitzeko sari bana eman da: Ikastetxeen kategorian, DBH1-2 multzoan, Donostiako Axular Lizeoko 'Pepinilloak' taldea (Gorka Loinaz, Aimar Luis eta Axier García) izan da garaile, 'Ezekiel' (Jasone Osoro. Elkar, 2009) liburuaren book trailerrarekin. Epaimahaiaren iritziz, «istorioa ederki dago kontatuta. Musikaren erabilera oso egokia da. Pieza freskoa da, ederki irudikatzen dute institutuko bizitza eta estetikak pelikula amerikarrak dakarzki gogora». Saria, Jasone Osorok berak eman die.
DBH3-4 multzoan, Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxeko DBH4ko ikasleen 'Mundutarrak' (Ana Oyarzabal, Pilar Jauregi, Marina Llamosas, Malena Lozano eta José González) taldearen lana (Iqbalen historia. Francesco D'Adamo. Alai, 2017.) izan da onena epaimahaiaren iritziz. Talde hau hautatu dute «lan osoaren tonua, irudien kolorea eta tonalitateak booktrailer osoan zehar mantentzen direlako. Hasiera indartsua du. Ez du historia deskribatzen, baina mezu nagusia hor dago eta oso iradokitzailea da. Musikak asko laguntzen dio, amaieran bereziki. Arnas hotsak oso esanguratsuak dira. Amaierako kredituak eta tipografia ere zaindu dituzte, letra zuri eta gorriek indarra ematen diote». Saria Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak, eman die gazteei.
Gipuzkoako 23 ikastetxe eta Araba eta Bizkaiako bana izan dira, zehazki, beren lanak lehiaketara aurkeztu dituztenak. Guztira, 3.112 ikasle inguru izan dira lehiaketan aurkeztu direnak, iaz baino 200 bat gehiago. 279 book trailer aurkeztu dira, orietatik 257 sartu dira lehiaketan: 251 ikastetxeen kategorian eta 6 norbanakoenean.
Horrez gain, publikoaren sariak ere banatu dituzte. Ikastetxeen kategorian, Donostiako Claret ikastetxeko DBH4ko 'Claret 3' taldeak (Olatz Artola Lagos, Alaia Gonzalez Garcia, Maria Ortiz de Zarate Obeso, Polina Mazhna, Daniela Andronic) irabazi du 8 botorekin, eta norbanakoenean, Sara García Rubio (Designing) ordiziarrak, 42 botorekin. Guztira, 163 boto bildu dira.
Publikoaren iritziz, horiek izan dira aurtengo book trailerrik onenak. Claret ikastetxeko taldeak, 'Tom Sawyer-en abenturak' (Mark Twain. Alberdania-Erein-Igela, 2012) liburuari buruzko book trailerra aurkeztu zuen lehiaketara, eta Sara García Rubio ordiziarrak, berriz, 'Jessicaren itzala' (John Boyne. Alberdania, 2007) liburua oinarri hartuta osatu zuen trailerra.
Sariak Joseba Landa, Desclée argitaletxeko ordezkaria eta Iñaki Markotegi, Galtzagorri elkarteko zuzendaritza batzordeko kidearen eskutik jaso dituzte.
Epaimahaia osatu dute, halaber, Amaia Pavon HUHEZIko irakasle eta ikus-entzunezkoetan adituak; Lore Agirrezabal kazetari, literatur kritikari eta Liburu Gazteako koordinatzaile ohiak; Irati Zaldua dokumentalistak eta Nader Koochaki bideo, argazki eta soinuaren alorreko artistak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.