Borrar
Gerra artean sortutako maitasun istorioa
'Gizon gosetuak'

Gerra artean sortutako maitasun istorioa

Larunbatean Lugaritz K. E.-ko oholtzan izango da 'Gizon gosetuak' antzezlana

J. Agirre

Miércoles, 2 de abril 2025, 12:32

Gerra Zibila edo Gazako gerra mintzagai baditu ere, «maitasunai buruzko istorioa» da 'Gizon gosetuak', Eriz Alberdiren ideia originalean oinarrituta Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlana. Ez erromantikoa, noski, familia arteko maitasuna, lagun artekoa edo/eta egoera latz bat bizitzen ari diren pertsonen artean sortzen den konplizitate eta maitasun istorioa baizik, «Gizakiaren sendotasunean, hauskortasunean, berriro hastearen indarrean sakontzen duena» hain zuzen. Donostiako Lugaritz Kultur Etxean (Imanol Larzabal Aretoa) izango da ikusgai larunbat honetan, apirilak 5, 19:30ean. Azken sarrerak oraindik eskuragai dira aretoko leihatilan zein webgunena 10 euroko prezioan.

Datuak

  • Ideia originala, ekoizlea eta aktorea: Eriz Alberdi.

  • Zuzendaritza eta egiletza:

  • Agurtzane Intxaurraga.

  • Data eta lekua: Apirilak 5, 19:30ean Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz).

  • Sarrerak: 10 euro.

Honela dio sinopsiak: «Kandidok Eriz bilobari Gerra Zibilean bizi izandakoa kontatu nahi dio. Esan nahi dio 1936an azkenetakoa izan zela Irun uzten, baina damututa Euskal Herrira itzuli zela anaia Tomasek egin bezala, bere herria eta etxea defendatzeko asmoarekin. Imajinatu gabe handik gutxira bere burua traizionatu beharko zuela. Gerrak, elur zaparrada baten antzera, dena zanpatzen baitu, asmoak eta itxaropenak. Hainbeste gauza kontatu nahi dizkio! Gazan orain gertatzen ari den genozidioaz hitz egin nahi dio. Mohamed eta Aisha anai-arreben heriotzaz. Israelgo armadak jaurtitako misil batek erail zituen biak 23ko azaroan, amak ogi bila bidali zituenean. Kandidok dena kontatu nahi dio Eriz bilobari, maitasunarekin. Bihotzean gordeta dituen hitzekin».

Sustrai Teatroa 2023an Eriz Alberdiren eskutik jaio zen bere proiektu pertsonalak egi bihurtzeko beharrak bultzatuta. Ordutik formatu txikiko zein haundiko lanak aurkeztu dituzte, diotenez «ez diogu gure buruari mugarik jartzen. Naturak eskeintzen dizkigun baso ederrak mirestea dugu maite, baina batez ere, baso horren lur barneko sustrai sakonetatik bidaiatzea dugu gogoko. Hor daude eta, benetazko istorioak. Bihotza, arima eta burua elikatzen duten istorioak».

'Gizon gosetuak' antzezlanaz gain 'Munduari itzulia 80 egunetan' ere ondu dute. Heltzen azkena 'Euli jasa' izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gerra artean sortutako maitasun istorioa