GUAU, euskal audio-edukiak biltzen dituen plataforma berria

Entzunezko edukia modu errazean eta erakargarrian eskura jarri eta zabaltzeko helburua du EITBren apustu digitalak

I. Mendia

Viernes, 7 de febrero 2025, 14:45

Euskal komunitatearen audio eta podcast produkzioak eta EITBren audio unibertso osoa jasoko dituen GUAU plataforma aurkeztu dute ostegun honetan. Besteak beste irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak izango dira bai wegbunean zein Android eta IOSerako aplikazioan. Zerbitzua doakoa izango da bi kasuetan, baina erregistratu beharko da.

Publicidad

Entzunezko edukia modu errazean eta erakargarrian eskura jarri eta zabaltzeko helburua du EITBren apustu digital berri honek, audioaren euskal ekosistema bildu eta bultzatzeko eta euskara kontsumo berriak dauden lekuetara iritsi dadila bermatzeko.

Horretarako, irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, aktualitatea klip laburretan, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak eskainiko ditu, dibertsitatea oinarri hartuta: formatu eta generoetan, gaietan eta baita kontsumitzeko moduetan ere.

EITBren sei irrati emisorak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta Euskal Kantak) zuzenean entzuteko aukera izango dugu, eta 100 irratsaiotik gora nahieran.

Aurrez aurkeztutako Primeran eta Makusiren ildotik sortu du marka digital berria da «kontsumo berrietara egokitzeko». «Euskal gizartearentzako audio-plataforma erreferentzial bat abiaratuta, audio-eduki digitalen ekoizpen eta banaketaren buru izan nahi du EITBk; eta, oraingoan ere, euskal kultura eta errealitatea guretik haratago zabaldu, ahalik eta entzule kopuru handienera iritsita», azaldu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad