Borrar
Hamaika eleberriren audio-liburuak saretuko dituzte

Hamaika eleberriren audio-liburuak saretuko dituzte

Lehen hiruak, Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun Metro', Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik Panpox' eta Anjel Lertxundiren 'Hamaseigarrenean aidanez, entzungai dira

J. Agirre

Sábado, 5 de abril 2025, 11:17

Apirilaren 1etik 23ra, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Ramon Saizarbitoria, Arantza Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Jon Arretxe eta Toti Martínez de Lezea egileen lan ezagunak saretuko ditu EITBk Guau audio-plataforman.

Jada lehen hiruak, entzungai dira, hain zuzen Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun Metro', Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik Panpox' eta Anjel Lertxundiren 'Hamaseigarrenean aidanez'. Hurrenez hurren Iñaki Beraetxe, Maria Redondo eta Monika Erdozia dira ahots nagusienetan, eta 'Ehun metro'-ren kasuan dira ere Maddalen Arzallus, Asier Hormaza, Kiko Jauregi, Mikel Garmendia, Joxe Felipe Auzmendi eta Iñigo Aranberrirekin batera.

Hurrengo astean -egunero bat-, Harkaitz Canoren lau eleberri argitaratuko dira, guztiak ere Joxe Felipe Auzmendiren ahotsean: apirilaren 7an, Twist; apirilaren 9an, Fakirraren Ahotsa ; apirilaren 10ean Beti Oporretan, eta apirilaren 11n, Telefono Kaiolatua. Apirilaren 14ko astean - astelehen horretan bertan-, Jon Arretxeren Xahmaran (Ainhoa Aierbe) eta apirilaren 17an, Anjel Lertxundiren Horma (Iñaki Beraetxe) izango ditugu streaming plataforman. Sorta osatzeko, apirilaren 21ean, Iban Zalduaren Etorkizuna (Iñaki Arretxe) eta 23an, Toti Martinez de Lezearen Judu Kale (Monika Erdozia).

Ekimen honen bidez, euskal literaturaren aberastasuna modu berritzailean eta eskuragarrian zabaldu nahi da, irakurleak eta entzuleak euskal letretako egile handien obretara hurbilduz. Euskal idazle garaikide handien lanak formatu digitalean eskainiko dira, euskarazko sormen-lanak sustatuz eta audioaren bitartez literatura biziberrituz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamaika eleberriren audio-liburuak saretuko dituzte