Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 3 de mayo 2024, 17:39
'Mozorroen egia. Eman maskara bat eta egia esango dizuet (O. Wilde)' goiburupean egingo dute Harkaitz Cano idazleak eta Ignasi Blanch ilustratzaileak aurtengo MARRAZIOAK ilustratzaileei zuzendutako tailerra. Ekainaren 24tik 28ra bitartean izango da, Donostiako Igeldoko Undermount elkartean. Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a da. Hamabi ilustratzaileri emango zaie parte hartzeko aukera. 35 orduko tailerra doan egin ahalko dute.
Aurtengoan mozorroen sinbologian barneratuko gara. Kultura guztietan errepikatzen da mozorrotzeko joera. Jatorrian, antzinako jainkoak eta mitoak inbokatzea, euriari deitzea edo zomorroak uztatik uxatzea helburu izan zuten. Euskaraz, bereziki nabarmena da azken lotura hau, mozorro/zomorro hitzak bat eta berbera diren heinean. Basileako inauteriak, Galiziako peliqueiroak, Altsasuko momotxorroak… Hamaika dira sustrai paganoetan jatorria duten eta gaur egunera arte iritsi diren adibideak. Baina zeintzuk dira XXI. mendean uxatu nahi ditugun «zomorroak»?
Tradizioaz harago, mozorrotzeak ez dakar soilik nortasunaren eraldatze bat, baizik eta «entitate aldaketa» bat. Entitate aldaketa horrek, antzinako errituen transmisioa eta berreskuratzea dakartza, baina ez hori bakarrik: beldurrak eta konplexuak gainditu eta etorkizunera proiektatzeko modua ere badira.
Gauzak horrela, aurtengo MARRAZIOAK tailerrean mozorroen bidez pertsonaiak sortu, eta parte-hartzaileei sortutako pertsonaia horiek aldez edo moldez gurekin duten zerikusiaren gainean hausnartzeko gonbidapena egitea da.
Ordutegi jarraitua izango du tailerrak, 10:00etatik 18:00etara, astelehenean hasi eta ostiraleraino —bazkaltzeko ordubeteko tartea hartuko dute—. MARRAZIOAK tailerraren XVI. ekitaldia izango da aurtengoa. Ilustratzaileei zuzendutako egitasmoa da eta Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.