aurkezpena-kcYF-U901277093917adB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
aurkezpena-kcYF-U901277093917adB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Lunes, 20 de enero 2020, 08:40
Hasi da (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea. Jaialdiaren seigarren edizioa igandera arte, hilaren 26ra bitarte, luzatuko da Aniz, Arizkun, Amaiur, Elizondo, Erratzu eta Iruritan. Antolatzaileek aurreratu dute «ekitaldi ugari» antolatu dituztela oraingoan ere. Horien artean daude Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegain idazleek egingo duten 'Mundua Iturendik pasatu zenekoa' mahai ingurua Elizondoko Arizkunenean edota Amaia Elizalderen eskutik 'Mirande Beltza' solasaldia Anizko Elkartean, besteak beste.
Horretaz gain, urtarrilaren 13tik 26ra Begoña Durrutyren 'Bereterretxeren kanthoria' erakusketa ere egongo da ikusgai Arizkunenean 17:00etatik 20:00etara.
Nafarroako Baztan bailaran Idazleekin solasean irakurle taldeak sortu zuen 2015ean (H)ilbeltza. Antolatzailearen arabera, «talde horretako partaide batzuek euskal literaturarekin lotua zegoen beste ekitaldiren bat antolatzeko asmoa agertu genuen. 2014. urtean, taldea elkartzen hasi zen eta genero beltzak beraiengan interesa sortzen zuela ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki genuen».
Egiraua, zehatz mehatz, hurrengoa izango da:
20, astelehena
19:00etan, Idazleekin solasean. Horace McCoy idazlearen 'Hobe nuen etxean gelditu' liburuari buruz Fernando Rey itzultzailearekin. Iruritako Gure Kaiola elkartean.
22, asteazkena
19:00etan, 'Mirande Beltza' solasaldia Amaia Elizalderen eskutik. Anizko Elkartean.
24, ostirala
19:00etan, 'Quentin Tarantinoren Mesanotxeko liburuak' solasaldia Begoña del Tesoren eskutik. Elizondoko Arizkunenean.
25, larunbata
11:00etan mahai ingurua: 'Mundua Iturendik pasatu zenekoa'. Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainekin. Elizondoko Arizkunenean.
14:00etan Bazkaria Erratzuko Elkartean.
16:00etan liburu aurkezpenak: 'Itsu Kolpeka' Alfontso Gartziandiarena eta 'Lardaska' (Patricia Highsmith) Josu Barambonesena. II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea (itzulpena).
18:00etan Susmagarrien Gaua Erratzun barna.
26, igandea
11:00etan itzuli beltza: Kontrabandisten Eleak. Amaiurren.
19:00etan Poesiaren Kriminalak errezitaldia. Elizondoko Arizkunenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.