Secciones
Servicios
Destacamos
Rafa Ugalde (Zornotza, 1961) ez da aurpegi berria euskal letren baratzean, baditu narrazio batzuk publikatuak, baina oraingoan bere lehen poesia liburuarekin agertu da plazara. Iaz Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko X. Poesia Lehiaketa irabazitako bilduma, hain zuzen ere: 'Hondar aleak'.
Liburua Erein etxeak eman du argitara. Bizkaitar idazleak atzoko aurkezpen ekitaldian agertu zuenez, heriotza da olerkiotako gai nagusietako bat. Behin, lagun batek hauxe esan omen zion Ugalderi: «Berrogeita hamar urtetik gora hiltzen hasten gozak». Hori esan zion hiltzeko zegoen adiskide bati bisita egitera zihoazela. Esaldia iltzatuta gelditu zitzaion idazleari eta liburuaren kontrazalera ekarri du.
Ugaldek hau idatzi du kontrazalerako, aurkezpen-testu gisa: «Seguruenik arrazoia zuen lagunak; beraz, ni hiltzen hasia dagoen gizonezkoa naiz. Hori horrela, esku artean dituzun 'Hondar aleak' hiltzen hasia den gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak dira, aleak, sentipen-aleak».
Hamabost urtetan zehar idatzitako olerkiak dira. Orain hogei bat urte hasi zen horietako batzuk idazten, eta azkenekoak orain bost bat urtekoak dira. Liburuaren bukaera aldera aitari buruzko bi olerki irakur daitezke, hil berritan idatziak. Besteak beste, idazleak aitortzen du bere garaian aita ulertu ez izana. Honela bukatzen da poema: «Aurkitu zaitudanean, / joan egin zara... / ...aita... / Mila esker itxaroteagatik».
Ugaldek uste du «heriotzaren aurrean, adinaren poderioz ikasi egiten dela. Baretasuna lortzea litzateke helburua. Poema batean diodan bezala, hondartza bezain bare bihurtzea».
Denboraren igaroa da liburuko beste ardatzetako bat. «Ez dut berriro hogei urte eduki nahi, baina denbora astiroago joango balitz!», adierazi zuen kazetarien aurrean.
«Ni ez naiz hemengoa», dio Ugaldek liburuko lehen olerkian bukaera aldera. Eta bigarren olerkiaren izenburua ere hori bera da: 'Ni ez naiz hemengoa'. Batetik, Joseba Sarrionandiari egindako omenaldia izango litzateke -Ugaldek aitortu du poeta hori oso gustukoa duela-. Bestetik, esamolde horren bidez egungo zibilizazioaren alde batzuk gaitzesten ditu zornotzar idazleak. «Insatisfakzioa adierazten dut liburuko zenbait poematan; alegia, zertara etorri naizen, zer egiten dudan hemen».
Egungo «berbakeria» salatzen du Ugaldek, eta aldi berean lurraren aldarrikapena egiten. 'Terrorista' izenburuko olerkia honela amaitzen da: «Bortitza izango naiz neure buruaren defentsan, / eta terrorista izendatuko nauzu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.