Secciones
Servicios
Destacamos
Herriz herri, bertako bertso-eskolekin elkarlanean, ari da antolatzen Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 2024ko txapelketa. Hala izan zen lehenik udaberriko sailkapen fasean, 'Gipuzkoa bertsotan deiturikoa' eta bide beretik doa udazkeneko bigarren eta azken fasea hau. Hurrengo zita aste-bukaera honetan izango da, bosgarren eta seigarren final-zortzirenekin, Hondarribian eta Andoainen hurrenez hurren. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta bi ekitaldiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.
Hondarribiko Itxas Etxea auditorioan izango dira Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Gaztelumendi Arandia. Gai-jartzailea lanetan Iban Narbaiza Cevidanes izango da. Puntu gehien biltzen dituenak saioa irabazteaz gain urriaren 27an Irunen izango den final-laurdenerako txartela lortuko du. Han oholtzan izango ditu alboan Oihana Iguaran (2019tik lortua du lekua), Amaia Iturriotz (Lasarte-Oriako garaile) bezala eta final-zortzirenak amaitu ostean puntuazioz seigarren, hamaikagarren eta hamaseigarren sailkatua.
Noticia relacionada
Biharamunean, Andoaingo Bastero kulturgunean ariko dira kantuan Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Endika Igarzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre eta Manex Mujika Amunarriz. Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ariko da. Puntu gehien biltzen dituenak saioa irabazteaz urriaren 20an Errenterian izango den final-laurdenerako txartela lortuko du. Han oholtzan izango ditu alboan Beñat Gaztelumendi, Oihana Arana (Lazkaoko garaile) eta puntuazioz bosgarren, hamargarren eta hamabosgarren sailkatuak.
Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.