

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskal kultura babestu eta sustatzea helburu duen Korrika-AEK Kultur Sorkuntza Bekaren III. deialdia aurkeztu dute ostiral honetan. Proposamenak 2025eko urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahalko dira eta epaimahaiak hautatutako lanak 23.000 euroko beka jasoko du, baita 2027ko azarotik aurrera, 25. Korrikak iraun bitartean, egitarauaren barruan aurkezteko aukera. Agerraldian izan dira Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala iazko deialdiaren irabazleekin batera Lurdes Etxezarreta, AEK-ko Nazio Kontseiluko kidea eta Ane Elordi, Korrika arduraduna.
AEK-k, Korrika kulturalaren bidez, lan bat saritzen du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat zuzendua da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea: «Beka honen bidez, AEKk hiru helburu betetzen ditu: Bat: euskal kultur sorkuntzan eragile izatea. Bi: kultur arloan euskal herritarrentzako euskaraz eroso aritzeko espazioak sortzea, garatzea eta elkarlotzea. Eta hiru: euskal sortzaileei gune horiek eskaintzea», adierazi du Etxezarretak.
Ane Elordik, bestalde, Korrika Kulturalaren menua Korrikaren webgunean dagoeneko ikusgai dagoela iragarri du: «Edozeinek kontsulta katalogotzat erabili dezake, eta bertan ehundik gora kultur arloko egitasmo bildu ditugu, eta asko badira ere, gehiago ere egon daitezke. Hemendik deia luzatu nahi diegu euskal sortzaileei gurekin kontaktuan jarri eta katalogo horren parte izan daitezen. Bertan topatuko dute harremanetarako helbidea.
Eskualdeetan, beti bezala, programa propioak antolatzen dira, zeinetan autofinantzaketa den oinarria. Horiek indartzeko, aterkiaren ideia proposatu du Elordik: «Hau da, inguruan dauden eragile kultural guztiei (publikoak – batez ere – zein pribatuak) Korrikarekin bat egitea bere programazioak egiteko orduan».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.