Borrar
2022an Elhuyarrek eta UEUk jaso zuten Ibilbideari saria.
Ikastolen Elkarteak jasoko du Elkar saria

Ikastolen Elkarteak jasoko du Elkar saria

Era berean, Proiektuari elkar saria Eusko Ikaskuntzak jasoko du 'Kultur politiken azterketa' garatzeko

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 22 de mayo 2023, 11:51

2023ko Ibilbideari Saria Ikastolen Elkarteak jasoko du «Euskal Herria euskalduntzeko bidean» egindako lanagatik eta ekarpenagatik, baita bidean sortutako materialagatik ere, gerora «euskal curriculumerako erreferente» izan dena.

Elkar Fundazioak azpimarratu bezala, «aurreko mendeko 60ko hamarkadan, euskara eta euskal kultura zokoratuta eta galarazita» zegoen eta garai hartan «hainbat euskaltzalek euskaraz ikasteko» eskolak eraikitzen hasi zen mugimendua. Berau, denbora aurrera joan ahala zabaltzen joan zen «sarea» eraikiz eta egungo egitura lortuz. Ebazpenak dioen bezala, «Ikastolen sarea eta Ikastolen Elkartea Euskal Herriko hezkuntza euskalduntzen joateko ernamuina izan ziren» eta hezkuntza euskalduntzearen bidean eta «euskararen berreskurapenerakoan» egindako lana dira saria jasotzeko «merezimendu osoko» arrazoiak.

Aurrez jaso dute Ibilbideari Elkar saria Elhuyar eta UEUk (2022), Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (2021), Seaskak (2020), Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak (2019), Euskal Memoriak (2018), Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak (2017) eta Gerediaga elkarteak (2016).

Proiektuari Saria, Eusko Ikaskuntzak

Era berean, Eusko Ikaskuntzak jasoko du 2023ko Proiektuari elkar Saria 2021etatik lantzen dabilen 'Kultur politiken azterketa' proiektua garatzeko. Berau 'Eskubide Kulturalak: Parte-hartze eta Gobernantzarako politikak' lan- eta iker-lerroaren baitan txertatzen da eta asmoa mundu globalizatu honetan kultura txikiek euren burua erakusteko zailtasunak, gero eta handiagoak, plazaratzea da. «Euskal kultura nabarmen baldintzatzen du txikia eta gutxitua izateak, eta XXI. mendeko munduan are eta konplikatuagoa izaten ari da haren garapena, transmisioa eta biziraupena bera».

Proiektuari Saria 2017an sortu zuen Elkar Fundazioak eta bi urtean behin banatzen da asmoa aurrera eramateko 10.000 euroko laguntza. Lehena Jakin Fundazioak eskuratu zuen 'XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa' gauzatzen jarraitzeko. Ostean, 2019an Euskal Herria Zuzenean ekimenak jaso zuen eta, azkena, 2021ean, Lotura films-ek Lur eta Amets pelikula eta telesailari jarraipena emateko.

Deialdirik gabeko saria da 'Proiektua Saria'; Elkar Fundazioak martxan dauden egitasmoak hartzen ditu aintzat, besteak beste irizpide hauek erabilita: transmisioa lantzen duen egitasmoa izatea eta jende askoren arteko elkarlanean oinarritutako egitasmoa izatea.

Bi sarien banaketa maiatzaren 25ean 19:00etan egingo da Elkarrek Adunan duen egoitzan. Ekitaldia, gainera, hil berria den Joan Mari Irigoien gogoan izan eta omentzeko baliatuko dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastolen Elkarteak jasoko du Elkar saria