Borrar
Ikertzaileen prekaritatea, aztergai
51. Uda Ikastaroak

Ikertzaileen prekaritatea, aztergai

Dimentsioen nolakotasunak eta gaia beste aldagai batzuekin, hala nola amatasuna, arrazakeria edo euskara, nola gurutzatzen den aztertzeko topagunea izan da

Iker Mendia

Lunes, 26 de junio 2023, 15:13

Unibertsitateko ikertzaileen prekaritatea mahai gainean jartzeko eta, noski, protagonistei ahotsa emateko, Udako Euskal Unibertsitateak Eibar eta Iruñean antolatutako 51. Uda Ikastaroen baitan 'Unibertsitatearen barruak eta prekarietatea: Doktoregaion begirada akademiari' ikastaroa antolatu du astelehen honetan ikerlarien prekarizazioaren egoeraren eta dimentsioen nolakotasunak eta gaia beste aldagai batzuekin, hala nola amatasuna, arrazakeria edo euskara, nola gurutzatzen den aztertzeko.

Azken boladan gaiak oihartzun handiagoa lortu badu ere, gaiari modu bateratuan heltzeko espazioen falta sumatu zuten UEUtik eta, hala, Maialen Akizu, Unai Bayon, Leire Castrillo, Miriam del Pino, Maider Galardi eta Irati Zubia Filosofia, Soziologia eta Antropologia sailetako doktoregaiak batu dituzte ikertzaileen egoerari buruz egindako aldarrikapen, hausnarketa eta lortu diren aldaketak ezagutarazteko.

Unibertsitatearen eta erakunde publikoen deriba neoliberalaren analisia egin du, esaterako Bayonek eta egindako zenbait ikerketaren berri eman du. Jarraian, Zubiak gidatutako mahai inguruan ordezkari sindikalak batu dira eta, azkenik, 'Unibertsitateko doktoregaiak eta nazio begirada' lelopean Ander Loyola, Pauline Guelle, Eider Saragueta, Asier Zafra, Aritz Aranburu eta Unai Lertxundi ikertzaileen mahai-ingurua aurkeztu du Galardik. Azkenik, maila pertsonalean nola gorpuzten den ikusteko, tailer-dinamika batzuk ere eskaini dira.

Datorren egunotan hainbat saio aurreikusiak daude:

Ekainak 27, Iruñea: Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan

Ekainak 27-28: Osasun mentala sustatzea eskola testuinguruan

Ekainak 27-28, Iruñea: Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun

Ekainak 29, Gasteiz: Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian

Ekainak 30, Eibar: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak

Ekainak 30, Eibar: Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikertzaileen prekaritatea, aztergai