Borrar
Euskal Nobela Beltzaren Asteko irudia Hilbeltza
Ilberripean (H)ilbeltza Baztanen

Ilberripean (H)ilbeltza Baztanen

Herio hitzak H darama. Baita Hiltzaile berbak ere. H da Gaitzaren, Beltzaren, Ilunaren aldekook maitatzen dugun hizkia. H baita Baztanen, seigarren aldiz, krimenaren inguruan bildu gaituen (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astearen ikurra

Begoña del Teso

San Sebastián

Sábado, 1 de febrero 2020, 11:04

Iluntasunean kantari hasten denak ez du sekula txarrera egingo baizik eta, odola darion lumak markaturiko bidezidorretan barna, infernu abegikorrera iritsi. Eta (H)ilbeltza 2020ko honek kantuz ekin zion akelarreari. Izan ere, Amaia Elizalde Estenagak kantari eman zion hasiera bere Jon Miranderen inguruko solasaldiari.

Askok madarikazioz estali zuten '(H)aur besoetakoa'-ren autorearen kontakizun beltzez mintzatzeko, Amaiak behin baino gehiagotan Imanolek abestu zuen paristarra zen zuberotar misteriotsu haren 'Sanguis Martyrum' kantatu zuen tonuan. Tonuan eta a capellan.

Sei egun beranduago, (H)ilbeltza aurtengoa poesia kriminalez gainezka zen errezital batez iritsi zen bere akaberara. Akabera horretan ahoskatu eta entzun ziren Vazquez Montalban, Mankell edo Dürrenmatt bezalako idazle osoen Hitz goibelak.

Astearen akabantza heldu zenean, ilargirik ez Baztango zeruan. Izarrak bai. Batzuk, azken pausen. Izan ere, Orion konstelazioko Betelgeus izar paregabea amatatzear dagoela enteratu ginen han bertan, Arizkun, Elbete, Aniz edo Erratzuko bazterretan.

(H)ilbetza. Baztanen. Mintzo zen jendea Europak menpe zituen lurren deskolonizazio garaian izan zen gerra zikinaz, Iturengo kanposantuan aurkituriko gorpuez…Eman zituen Eneko Bidegainek hainbat datu serio, gorpuzki horiek Ben Barka ezkertiar líder Marokokoaren ez ote ziren susmoa zabalduz. Handik gutxira, misterio horretan barna Euskal Wikipedian guk geuk bidea egin dezagun giltza eskaini zuen (H)ilbeltzak.

Euskal Nobela Beltzaren Astea. Jo ta fuego. Jo ta odol. Labanaz. Pistolaz. Kontrabandoan. Azienda, tabako, alkohola, puntillak, gizakiak. Dena zen aproposa inguruko mendietan zehar mugaz beste aldera pasatzeko.

Guardia Zibilen, Karabineroen eta bertako guztien konplizitateaz. Kontrabandoa izan zuen ardatz Amaiurren hasi eta Amaiurren bukatu zen mendi itzuliak. Hildako bat ere agertu zen soroetan. Egojia oso, (H)ilbeltzan geundelako.

Tarantinok (Quentin) irakurtzen duena irakurtzen saiatu ginen Elizondon: Jackie Brown, No hay bestia más feroz, Pynchonen Vineland eta El arco iris de gravedad. Gehi Shakespeare eta Biblia…

Markaz kanpoko jendilajea ibili zen ostatuz ostatu, iskinez iskin, ilargirik ez zela baliatuz. Krimenak, krimen izugarriak, taularatu ziren frontoian zein karriketan Susmagarrien gau hartan. Salbu suertatu zirenak eguna argitu arte ibili ziren dantzan Erratzuko Zubi punta tabernan.

Aurkeztu ziren liburu pare bat, Alfontso Gartziandiaren 'Itsu kolpeka' eta Josu Barambonesek egindako Patricia Highsmithen lan mardul baten itzulpena, 'Lardaska', II. (H)ilbeltza bekari esker burutu duena.

Herio hitzak H darama. Hildako berbak ere. Hila eta beltza da egun urtarrila deitzen dugun denbora puska hori. (H)ilbeltza seigarrena kanthoriez betea amatatu zen igandean. Berpiztuko da 2021ean odolez eta tintaz tindaturiko sasi guztien gainetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilberripean (H)ilbeltza Baztanen