![Indarrak batu dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202204/06/media/cortadas/euskoikaskuntza-kh2-U1601578335486nNB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Indarrak batu dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202204/06/media/cortadas/euskoikaskuntza-kh2-U1601578335486nNB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 6 de abril 2022
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Hiritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko jarduera-plana ezartzen duen hitzarmena sinatu zuten atzo, apirilak 5, Iruñean.
Eusko Ikaskuntzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, «2019az geroztik, Nafarroako aniztasunaren eta kultura demokratikoaren bizikidetzari buruzko ikerketa soziala egiten ari da Eusko Ikaskuntza. Aurrerapauso gisa, gazteen iritzia bildu nahi da, belaunaldien gako berriak identifikatzeko eta Foru Komunitatearen identitatearen eta ideologiaren konplexutasunari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko». Hartara, 'Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: gazteen ikuspegia' izeneko proiektuaren esparruan, politizatuta eta politizatu gabe dauden gazteekin lan-talde bana eratuko da, eta Nafarroako adituei arazo horri buruz egin zaizkien elkarrizketak aztertuko dira.
Hitzarmen berriak babesten duen bigarren jardueran, Eusko Ikaskuntzak ezarritako hainbat programak bat egiten dute: bereziki, 'Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan' eta 'Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak'. Hala, «'Hizkuntza eta kultura plan integral baterantz' ekimenean funtsezko galdera bati erantzun nahi zaio: nola berma daitezke bai eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna, bai euskararen eta nafar kulturaren transmisioa? Parte hartzeko metodologia baten bidez, Eusko Ikaskuntzako proiektu guztietako talde eta eragileek hartuko dute parte gogoetetan eta eztabaidetan, baita pertsona adituek eta bereziki Nafarroako errealitatea ezagutzen dutenek ere. Foro bat egitea aurreikusten da, integratzailea eta partekatua izango den hizkuntza- eta kultura-plan integral batek izan beharko lukeen esparruaz eztabaidatzeko».
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek osatutako Jarraipen Batzorde batek hitzarmenean jasotako jardueren segimendua egingo du. Hitzarmenak 55.000 euroko zuzkidura du, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.