

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Lunes, 7 de abril 2025, 17:35
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara Iparraldean sustatzeko hitzarmena sinatu dute 2025-2029 epealdirako. Baionan egindako ekitaldian izan dira Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Maïder Behoteguy, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
2025-2029 epealdirako esparru-hitzarmenaren barruan, 2025erako lankidetzaren lan-ildoak ezagutzera eman dituzte eta, horrekin batera, erakunde bien diru-ekarpena zehaztu dute. Batetik, lankidetzarako bost arlo zehaztu dituzte; bestetik, erabaki dute 1.930.000 euro bideratzea Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera (iazko kopuru bera). Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 euro jarriko ditu xede horretarako.
Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan egindako aurkezpen honetan Ibone Bengoetxea lehendakariordeak adierazi duenez, «Jauzi kualitatiboa eman nahi dugu euskararen erabileran eta helburu horretan ezinbestekoa da zubiak eraikitzea eta lurraldeen arteko harremana sendotzea. Harremanak estutuz, informazioa eta jakintza trukatuz, baliabideak bateratuz, proiektuak partekatuz… eraginkorragoak izango gara euskararen sustapenean» Horrez gain, hitzarmen honek «komunitate sentipena sorraraztea» ere helburu duela adierazi du lehendakariordeak.
Bestalde, Maïder Behoteguy, EEPko Lehendakariak azpimarratu du lankidetza honen garrantzia: «Enetako, lankidetza hau konfiantzan, jarraikortasunean eta euskararen alde konkretuki lan egiteko borondate partekatuan oinarritua da. Hemen eraikitzen ari garena lanerako esparru sendo eta bateratua da, bakoitza bere errealitatearekin, baina denok norabide berean aitzina eginez, euskararen alde. Itxaropenak handiak eta erronkak ugariak diren testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritza bezalako bazkide engaiatu baten sostengua izatea abantaila handia da Iparraldearentzat».
Azken 4 urteetako elkarlanari esker 153 proiektu martxan jarri dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.