Las diez noticias clave de la jornada
Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez GFAko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua. Jose Mari López
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Irailaren 14an eta Urretxun abiatuko da txapelketa

Egokitzen zena baino urtebete beranduago, finala abenduaren 14an izango da Donostian

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 27 de junio 2024, 11:27

Egokitzen zena baino urtebete beranduago, baina «gogo, indar eta ilusio» berarekin, irailaren 14an Urretxun lehiatuko den saioarekin abiatuko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ostean beste 15 kantaldi antolatu dira beste hainbat herritan eta finala abenduaren 14an izango da Donostia Arenan. Saio guztietarako sarrerak jada salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean eta fisikoki saioak jasoko dituzten herrietan ere izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako aurkezpenean Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez GFAko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak azaldu dutenez. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 18 urtetik beherakoek onurak izango dituzte.

Publicidad

Azken txapelketan, 2019an, Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela, bigarrenez 2015ean lortutakoaren ostean, eta oraingoan kantuan ariko diren 48 bertsolariek horixe izango dute helburu. Lehenik, aldiz final-zortzirenak, final-laurdenak eta finalerdikoak gainditu beharko dituzte jokoan dauden finalerako zortzi txarteletako bat lortzeko. Orotara 16 saio izango dira, denak arratsaldeko 17:30ean hasiko direnak, hurrenez hurren zazpi, bost eta hiru bertsoaldi. Azkena, txapelduna erabakiko duen finala, 16:30ean abiatutako da Donostia Arenan.

Lehenik, final-zortzirenetako zazpi saioetan udaberrian zehar lehiatutako 'Gipuzkoa Bertsotan' sailkapen fasetik txartela lortu zuten 34 bertsolariak eta 2019ko final-laurdenetako zortzi bertsolari izango dira. Hurrengo fasean, final-laurdenetan, batuko zaizkie azken ediziotik postua berea zuten gainerako sei finalistak. Parte-hartzaileen datuak xehatzerakoan Azpiazuk onartu du ez direla Bertsozale Elkarteak nahi lituzkeen bezalakoak. «Plazan ia-ia %50era heldu gara, txapelketan aldiz 48tik 15 emakume dira, oraindik hutsune bat dago». Hori bai, aurreratu du faseak igaro ahala egoera parekatzen doala, 2019an esaterako finalean lau emakume izan baitziren. Adin aldetik, grosso modo, hiru bloke aipatu ditu: 25 urtetik beherakoak; «lehen parte-hartzea dutenak eta bertso eskoletatik egarri handiz» datozenak; jada hiru edo lau txapelketa lehiatu dituztenak, bertso-plazan ibilbidea egin dutenak eta «egonkortuago dagoena eta anbiziotsu» ikusten dituztenak; eta «egonkortuago eta anbiziotsu» ikusten dituztenak; eta, azkenik, ibilbide luzeagoa dutenak, 40-50 adin-tartekoak.

Urretxuko final-zortzirenaz gain saioak izango dira ere Lasarte-Orian (irailak 15), Lazkaon (irailak 21), Elgoibarren (irailak 22), Hondarribian (irailak 28), Andoainen (irailak 29) eta Azpeitian (urriak 5). Jarraian izango dira final-laurdenak Eibarren (urriak 19), Errenterian (urriak 20), Azkoitian (urriak 26), Irunen (urriak 27) eta Tolosan (azaroak 3). Orduan helduko dira hiru finalaurrekoak Oiartzunen (azaroak 17), Zarautz (azaroak 24) eta Arrasate (abenduak 1).

Hala, abenduaren 14an osatuko da Donostia Arenako finalean lehiatuko den zortzikotea. Hiru hilabete horietan, Alvarezek esan bezala «Euskal Herrian bertso eskoletan bertsolaritza ikasten duten 30.000 gaztetxo horien erreferenteak zuzenean ikusteko aukera izango dute», funtsezkotzat jo duena «gure hizkuntza zein kulturaren transmisiorako, gure ondare inmateriala bizirik mantentzeko».

Publicidad

Urte oso berezia

Agerraldian Azpirozek nabarmendu bezala, 2024a urte oso berezia izango da bertsolaritzarentzat Gipuzkoan. Noski, txapelketa itzuliko delako eta onartu duen bezala «bertsolaritzaren ekosistemak» behar duelako, beste gauza askoren artean «bertso-eskolak indartzen dituelako eta mugimenduri arnasa ematen diolako». Bide horretan bere hitzartzean esker hitzak izan ditu erakunde, administrazio, bertso-eskola, hedabide eta, batez ere, boluntario eta bertsozaleentzat, «sukaldean aritzeko» egunerokoa haiei esker bermatzen baita.

Udazkenean jokatuko den txapelketaz gain udaberria ere bertsoz betea izan dela adierazi du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak. Alde batetik, 'Gelatik plazara' ekimenean bertsolaritza eskoletan ikasten duten 15 urtetik beherako gaztetxoak gelatik plazara eraman direla ekarri du gogora; bestetik 15-18 urte bitarteko gazteei bat-batean bertsotan aritzeko aukera eman dien Eskolarteko Txapelketa oroitu du eta, azkenik, nola ez, aurkeztu duten txapelketaren sailkapen fasea. «20 saio izan dira Gipuzkoako beste hainbat herritan, asko txikiak», aipatu du.

Publicidad

Aipatutakoa gutxi balitz, 2024an urteurren berezia izango da Leintz Bailaran, Ikastolaren babesean, lehenbiziko umeen bertso-eskolak sortu zirela 50 urte beteko direlako. «Guraso talde batek intuizioa izan zuen umeekin bertsolaritza lantzen hastekoa. Batzuk zoritxarrez ez daude gure artean, eta ikasle izan ziren batzuk erez, baina aitortu nahi dugu izan zuten intuizioa, lanerako gogoa eta militantzia sena». Azpiazuk argi utzi du haiek emandako pausorik gabe eta egun bertso-eskolek egiten duten lanik gabe agertokia oso bestelakoa litzatekeela. «Belaunaldi arteko transmisioa laguntzen duten taldetxoak dira. Hein batean bertso eskolak sortu zituztelako gaude hemen eta protagonismoa eman nahi diegu bertso-eskolei haiek gabe ezin delako ulertu bertsolaritzak edo txapelketak daukan indarra».

Ildo horretan garatu du Unai Gaztelumendik 2024ko edizioko irudia. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako aurkeztu zuten argazki historiko batean oinarriturik eta orain haren moldaketa plazaratu dute. Uztapide maisua Leintz Bailarako eta beste herri batzuetako bertsolari gazteekin ageri denari, «hamaika aurpegi ezagun» horiei, beste hamaika ezezagun gehitu diskie añorgatarrak «belaunaldi artekotasuna eta bertsoaren unibertsoa» irudikatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad