Borrar
Aroa Uharte itzultzailea Unanue
Iraultzaren B aldea, bizitza intimoa, Kollontaik kontatua

Iraultzaren B aldea, bizitza intimoa, Kollontaik kontatua

Aleksandra Kollontai-ren 'Erle langileen amodioak' liburua argitaratu du Igela etxeak, EIZIEren 'Literatura Unibertsala' bildumaren baitan. Aroa Uhartek euskaratu du

Amalia Ibargutxi

Donostia

Lunes, 14 de diciembre 2020, 13:41

Ale berria argitaratu dute Igelak eta EIZIEk elkarlanean literatura unibertsalari eskaintzen dioten bilduman: Aleksandra Kollontai idazlearen (1872-1952) 'Erle langileen amodioak'. Aroa Uhartek ekarri du euskarara idazle errusiarraren lana, 1920. hamarkadako hiru kontakizunek osatzen duten liburua, hain zuzen: 'Amodioa hiru belaunalditan', 'Ahizpak' eta 'Vasilisa Malygina'. Errusiaren historia garaikideko pasarteak kontatzen ditu eta «testuinguru bati eta denbora bati lotutako narrazioak dira», azaldu du itzultzaileak. Emakume izatearen testigantza dira, Aroa Uharteren iritziz.

Mitinik eman gabe, galderak planteatzen omen ditu idazleak liburuan. Izan ere, teorialari eta politikari bezala bazen ere ezagunagoa, bizitzako gatazkak jasotzen ditu Kollontaik liburuan, pertsonala politikoa dela erreibindikatuz, eta egunerokotasuna kontatuz.

Donostian egindako prentsaurrekoan izan dira, Uharterekin batera, Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaria, Itziar Diez de Ultzurrun EIZIEko lehendakaria eta Lander Majuelo Igela argitaletxeko editorea.

Azken honek zehaztu du Igelaren bilduma honetara ekarritako lehen emakume errusiarra dela Kollontai, nahiz eta nabarmendu duen literatura errusiarra irakurtzeko euskaraz dagoen sorta zabala.

Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak 'Erle langileen amodioak'-eko kontakizunetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Errusiako Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Eta, betiere, gertakari nagusiak pertsona xumeek kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, zehazki, protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonaien bizipenei emanez.

Horrela, gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren argazkia osatzeko aukera izango du irakurleak. «XX. mendeko iraultzaren B aldearena«, nabarmendu du Uhartek: »kontatzen ditu bizitza intimoaren iraultzak«.

Narrazioetan islatzen baitira garaiko klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko harremanak... Baina protagonismoa emanez amodioari, harremanei. Testuingurua da iraultza.

Izan ere, gizarte arrunta eragile izan daiteke literatura, eta uste horri jarraiki, estilo «sinplea darabil idazleak, hizkera soila«, esan du itzultzaileak. Eta saiatu da errusieratik ekartzen hori euskarara, bi hizkuntzen sonoritateen arteko oreka bilatuz, eta bertsio errusiarrean nabaritu duen ahozko tradizioaren eraginari eutsiz, adibidez aditz denboraren saltoetan nabaritu duena ere gordez, iruditzen baitzaio irakurle euskaldunak ere errekonozituko duela aditz-denboren arteko dinamikotasuna.

Esan gabe doa egun idazleari egozten zaizkion balio horiek zapalkuntza edo baztertze arrazoi izan zirela Kollontairentzat. Politikoki ildo ofizialetik aldentzeagatik, erbesteratu egin zuten; feminista zen aldetik ere kritikatua izan; eta haren obra literarioaren kalitatea ere zalantzan jarri zuten, «sentimentalismo handiegia egotziz bere estiloari, eta idazlearen bizitza pertsonalari eraso eginez bere obra kritikatzeko». Orain, pixkanaka, ari dira berreskuratzen haren lana zein figura Errusian. Marxismoaren ikuspegi feministaren teorizatzaile moduan da ezaguna batez ere.

Bakarrik egin duen lehen itzulpena du leitzarrak Kollontairena, eta ez bazaio ere erraza suertatu, pozik agertu da lan prozesu zein emaitzarekin. Esker bereziak eman nahi izan dizkio Xabier Olarra, Igela etxeko lehengo editoreari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraultzaren B aldea, bizitza intimoa, Kollontaik kontatua