
Felix Ibargutxi
Donostia
Miércoles, 13 de septiembre 2017
Jon Iñaki Lasak (Gernika, 1963) 'Bidaiak' olerki-liburua plazaratu du Pamiela argitaletxearen bidez. Iaz egindako poemak bildu ditu bertara eta esan daiteke garai hartan hildako Josemari Lasa osaba izan dela liburu honen pizgailua, detonatzailea.
Publicidad
«Iaz, osaba Josemariri [Josemari Lasa] minbizia antzeman zioten. Aspaldi poesia idazten jardundakoa zen, eta 1980ko hamarkadan publikatu zituen poema batzuk gure 'Kandela' aldizkarian. 1987an 'Eskaintzak' liburua atera zion La Primitiva Casa Barojak. Iazko gaixoaldian, konbentzitu nuen eta berriz hasi zen poema batzuk idazten. Ni ere hasi nintzen idazten, osabak esanda, eta orduko materialak dira liburura ekarri ditudanak», adierazi du.
'Bidaiak' honetan hiru lan-lerro edo lan-eremu ikusten ditu Jon Iñaki Lasak: «Batetik, heriotzaz idatzi dut, halako ulertu nahi bat dago, hil egingo garela ulertu nahi bat. Gainera,bidaia pertsonal bat dago norberaren ahotsaren bila. Asko bidaiatu izan dut eta bidaia horien testuinguruan osatutako poemak dira hirugarren lan-eremua».
1983an, Gasteizko Filologia Fakultatean ikasten ari zirela, lagun batzuek taldea sortu eta 'Kandela' literatur aldizkaria atera-tzeari ekin zioten. Jon Iñaki Lasarekin batera, gero ibilbide oparoa egingo zuten Tere Irastortza, Xabier Etxaniz, Manu Lopez Gaseni, Julen Arriolabengoa eta beste zenbait.
1980ko hamarkada hasiera aldera bi olerki-liburu plazaratu zituen Jon Iñakik: 'Alizia eta biok' (1982, Ustela) eta 'Andaluziari ene bilduma' (1984, Susa). «Literatura egiteari utzi nion eta urte mordo bat joan zen harik eta iaz osabak bere gaixoaldian idaztera gonbidatu ninduen arte. Lehenbiziko poema gaztelaniaz egin nuen, eta oraingo liburu honetan bere horretan publikatu dut. Bukaera aldera, testu haren zati bat euskaratu dut».
Publicidad
Nolako idazkera ageri den liburuan? «Abiapuntua nahiko metaliterarioa da, erreferentziez josia. Gero, hori utzi eta estilo zuzenago batean hasten naiz. Badaude apaingarri batzuk, hala ere, eta adjektibazio zehatza bilatu dut».
Liburuaren portadan Iñigo Arregi arrasatearraren eskultura bat ikus daiteke. «Grabatu bat ere bidali zidan, eta hura liburu barruan ikus daiteke. Eskertzekoa da Arregiren kolaborazioa, eta baita Tere Irastortzarena ere; honek hitzaurrea egin dit».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.