
J. A.
Jueves, 15 de junio 2023, 13:27
Ivan Mata diseinatzaile donostiarraren erakusketa ikusgai izango da Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzaileen Txokoan datorren irailaren 10a arte. Astelehenetan eta jaiegunetan izan ezik, itxia egongo baita, egunero izango da ikusgai. Ibilbide oparoan karikaturagile lanarengatik hainbat sari eskuratu du eta 2022an Nordica Libros argitaletxeak 'Caricaturistas de profesión' liburuan hartu zuen parte. Aurrez, Matak 'Karikaturak' liburua (Ediciones Za-Pato) plazaratu zuen 2020an, bertan hogei urteetan zehar egindako karikatura esanguratsuenak biltzen zituena, horien artean, Bin Laden hil zuteneko ABC egunkariko azaleko karikatura ageri da atzera begirako liburu honetan.
Publicidad
Batetik ekainaren 27a arte asteartetik ostiralera 16:00-20:30 tartean, larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:30-20:00 tarteetan eta igandetan 10:00-14:00 tartean ikusi ahalko dira ilustrazioak. Ordutegi bera izango da irailaren 6tik 10era.
Bestetik, bi data horien artean, hau da, ekainaren 27tik irailaren 6ra arte, asteartetik ostiralera 10:00-14:00 tartean, larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:30-20:00 tarteetan eta igandetan 10:00-14:00 tartean bisitatu ahalko da.
Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburuen ilustratzailea izateaz gain (hala nola, Elkar, Anaya, Edelvives edo Disset argitaletxeetan), orain hamar bat urte bere ipuinak idazteari ekin zion eta zortzitik gora argitaratu ditu dagoeneko. Hainbat hizkuntzetan argitaratuak izan dira, euskaraz, gazteleraz, katalanez eta italieraz, besteak beste. Horien artean, 2020an Alberdania argitaletxean argitaratu zuen aldaketa klimatikoari buruzko Aldaketa liburua, eta Tal como eres Disset argitaletxean, 2019an, norbera den bezalakoa onartzeari buruz mintzo den albuma.
Mata Irungo Kunsthal Arte eta Lanbide Eskolan, eta Bartzelonako Llotjan Diseinu Eskolan ikasi zuen. 2003tik prentsarako eta Gazte eta Haur literaturako ilustratzaile bezala lan egiten du eta aldizkari zein egunkari ugaritan kolaboratzen du karikaturak eginez eta kontakizun literarioak eta artikuluak ilustratuz.
Publicidad
2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizabal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero, Irrimarra bikotea (Irene Irureta eta Karmele Gorroño), Ana Ibañez, Ane Arzelus, Iñaki Landa, Maite Rosende, Sandra Garayoa, Iban Illarramendi eta Leire Salaberria. Orain, Ivan Mataren txanda da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.