

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Viernes, 16 de octubre 2020, 14:19
Eusko Ikaskuntzak Jose Ramon Etxebarriari eman dio 2020ko Manuel Lekuona Saria, «euskararen normalizazioan zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala, euskal kulturarekiko duen konpromiso adierazgarria eta bere obraren dibulgazioa» aitortuz.
1948an Gernikan jaioa, Jose Ramon Etxebarriak Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta 1987an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) doktoratu zen. 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) sorkuntzan parte hartu zuen, eta bertako irakasle izan zen. EHUko Bilboko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan klaseak eman zituen, 2018an erretiroa hartu zuen arte.
Zientziarekin eta teknologiarekin lotutako testuak euskaraz lantzen aritu da bere ibilbide osoan. Ildo horretan, Jose Ramon Etxebarriak «unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua» baloratu du Manuel Lekuona 2020 Sariaren epaimahaiak, «komunitate zientifikoarentzat lexikografia ezartzea ahalbidetu baitu, komunikazio globalaren teknologia berrien laguntzaz».
Gutxienez 18 liburu eta 22 liburuen kapituluak idatzi ditu. Halaber, zientzia eta kultura gaiei buruzko ehunka artikulu sinatu ditu, batez ere 'Anaitasuna' aldizkarian. Berak sorturiko 187 lan sarrera baino gehiago biltzen ditu euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu baseak.
Itzulpengintza eta hezkuntza- eta dibulgazio-liburuen edizioa ere landu ditu. Erretiroa hartu zuenetik, 'wikilari' gisa jardun da fisikarekin lotutako esparruan. Euskaltzain urgazlea da 2006tik, eta 2011an CAF-Elhuyar sarietan Merezimenduzko Saria jaso zuen, zientzia gizarteratzeko egindako lanagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.