Antzezlaneko pasartea

'Käffka': bi Julieta 2049. urtean

Kamikaz Kolektiboak antzezlana sortu du Gehitu eta Ortzadar LGBT erakundeekin elkarlanean; DBH eta Batxilergoko ikasleentzako lanak «lesbianismoa lantzen du ikuspegi positibo batetik»

Amalia Ibargutxi

Donostia

Viernes, 8 de marzo 2019

2049. urtean gaude. Sistemarentzako nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak, eta horietako batean ezagutuko dira Lirian eta Orion. Nerabezaro futurista horretan garazten da Kamikaz Kolektiboak sortu duen antzezlana, eta Donostiako Ekintza ikastolako ikasleek adi-adi jarraitzen dute Lugaritz Kultur Etxean ikusten ari diren istorioa. Eskola ikasleekin egingo dituztenen artean lehenengoa da.

Publicidad

Nolakoa izango litzake sentimendurik gabeko lagunek osatutako gizartea? Ez legoke musikarik, ezta besarkadarik ere. 'Käffka' antzezlanean, milaka arau dituzte zerrendatuta, gizartearen armonia aseptikoa mantentzeko sortutakoak. Hala ere, badakigu nerabeen ausardia handia izan daitekeela, eta hemen ere, askatasunez sentitu eta maitatu ahal izateko zirrikituak topatuko dituzte protagonistek.

Bideoa. Askatasunari gorazarre

Gehitu eta Ortzadar LGTB erakundeekin elkarlanean sortu dute antzezlan didaktikoa Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Miren Gaztañagak. «Zegoen beharra ikusita», erabaki zuten lesbianismoa landuko zuen lana sortzea, Romeo eta Julietaren istorioa oinarri hartuta, betiere «ikuspegi positibo batetik». Aktore taldea osatzen dute, bestalde, Edurne Azkarate eta Amaia Irazabal protagonistek, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibargurenekin batera.

Pentsamendu kritikoa, sexu eta genero adierazpen libreak eta ausardia. Obrak lantzen dituen baloreak hitz handiak dira, eta DBH zein Batxilergoko ikasleekin horiek jorratu ahal izateko, nerabeen ikuspegitik saiatu dira obra idazten. Nola? Beraien kodeetatik begiratuta gizarte futurista horri: «Irakasleak, adibidez, nahita osatu ditugu 'tik' eta mania arrarodunak, horrela ikusten ditugu eta maiz gazteagotan helduak, karikatura baten antzera ia», azaldu du Amancay Gaztañagak.

Antzezlanean pisu handia duen beste elementu bat da musika. Lykke Li-ren 'I follow rivers' ezagunak badu bere garrantzia istorioaren garapenean, kritikak kritika, lesbianismoa zinema aretoetara eraman zituen 'La vie d'Adèle' filmari omenalditxoa eginez. Pasarte pop-ero asko ere txertatu dituzte, Antonio Banderas, Beyonce, Justin Bieber... Baita 'il mio bambino caro', Toulouse Lautrec margolaria ere aipatzen dituen gidoiarekin.

Publicidad

«Jendeak kontaktu fisikorik ez duen munduan, emoziorik sentitzen ez duten egoeran, bagenekien musikari eman nahi genion pisua handia zela. Izan ere, entzute hutsak mugi zaitzake, dantza ere eginarazteaz gain, noski».

Obra positiboa

Obra positiboa izan nahi du 'Käffka'-k, lezio leuna emoziorik gabeko gizartearen arroztasunaren aurrean. Horregatik, azaltzen du Edurne Azkarate protagonistetako batek, «istorioko gatazka ez dago harreman homosexualean, baizik eta askatasunari mugak jartzen dizkion gizartean«. »Izan ere, gaur egun gertatzen den moduan, bikote eredu gehiago onartzen dira, sistema bera kaltetzen ez duten bitartean«.

Publicidad

Gaztañagak nabarmendu du «heldu asko harritzen baditu ere gatazka handiago baten faltak, hain zuzen, maitasunaren alderik positibo eta normalena» erakutsi nahi izan dutela, «gazteagoek eskertu egiten dutelako». Publiko zabala interpelatu nahi dute, emozio libreen alde eginda.

Sentitzearen garrantzia, hain zuzen, gidoiak berak taularatzen du. 'Käffka'-ko nerabeek errepikatu beharreko leloetako bat da «bakarrik jaio/ bakarrik bizi/ bakarrik hil». Protagonistek, ordea, badakite ez duela zertan izan horrela, saiatu daitekeela bizipen desberdinak bilatzen. «Seguru gaude? Ez, baina aurrera». Argiak itzali dira.

Publicidad

Antzezlana amaitu eta kalera irteteko bidean, Ekintzako gazteak pozik dira ikusitakoarekin. «Espektatibak gainditu ditu lanak, dibertigarria izan da», komentatzen dute. Ikasgelan sakonduko dute orain antzezlaneko gaietan, Nazioarteko Emakumearen Egunaren harira antolatutako programazioan.

Gehituren 'Harrotasunaren antzerkiak' ekimenaren baitan garatu dute 'Käffka'. «Artearen bidez, zeharka landuta harreman afektibo-sexual zein identitate anitzak, gazteei eragitea errazagoa delakoan» sortu zuten ekimena, Ramon San Sebastian erakundeko kidearen arabera. Emanaldiak programatzeko, Kamikaz Kolektiboarekin edo Gehiturekin jarri behar da harremanetan.

Publicidad

Datorren martxoaren 22an, emanaldi irekia egingo dute Zumaian, eta ekainaren 2an, Deban. Halaber, Soraluzen, Lasarten eta Zumaia zein Deban ere egingo dituzte ikasleentzakoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad