Borrar
Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola. AEK
'Kaka' «komedia ganberro eta probokatzailea» hautatu du epaimahaiak
Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka

'Kaka' «komedia ganberro eta probokatzailea» hautatu du epaimahaiak

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren proiektuak jaso du Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka

DV

Jueves, 30 de mayo 2024, 12:23

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren 'Kaka' proiektuak erdietsi du Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka, jasotako proposamen kulturaletatik Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Besteak beste «Euskal Herri osorako ikuskizuna izatea, euskaradunentzat zein ikasten ari direnentzat; hizkuntzaren erabilerari eman zaion garrantzia; moldagarria izatea, formatu, espazio eta baliabide aldetik»; eta, azkenik, sormen-lana izanda, oraindik «sortu gabeko zerbait» dela azpimarratu dute ebazpenean. Hala azaldu du Bilbon egindako agerraldian Ane Elordi Korrikako arduradun nagusiak.

Bi aktoreek «komedia ganberro eta probokatzailea» dela aurreratu dute eta gai aldetik tabuen gainean jardungo duela nagusiki. Abiapuntua argia bezain harrigarria da: euskal kulturaren oholtzan kaka mokordo bat agertu da. Era berean, batak zein besteak oholtza gainean «hainbat pertsonaia» jokatuko dituztela azaldu dute. Hori bai, bi sortzaileen ideietatik abiatuta bada ere, Euskal Herriko beste hainbat diziplinetako artistak elkartuta osatuko da proiektua eta berau gauzatzeko 23.000 euroko aurrekontua izango dute.

«Norbanako, kolektibo edo herri moduan batzen gaituen baina ezkutatzen dugun guzti horren azaleratze festa bat da 'KAKA'», azaldu dute aurkezpenean.

Oholtzan, 2025ean

AEK-Korrikako II. Sorkuntza beka erdiesteaz gain, Agirrezabala eta Olaizolaren 'Kaka' proiektua 24. Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia izango da agerraldian azaldu dutenez. Hala, honen baitan 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean antzeztuko da Euskal Herriko hainbat eszenatokitan.

Azkenik, Elordik I. Bekaren irabazleak ekarri ditu gogora eta egindako biraren balantze modura «balorazio oso positiboa» egin du, besteak beste Badon ikuskizun «berritzailea» ikustera «milaka herritar» gerturatu direlako. «Aurrerantzean ere ziur ibilbide oparoa izango duela».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Kaka' «komedia ganberro eta probokatzailea» hautatu du epaimahaiak