DV
Jueves, 30 de mayo 2024, 12:23
Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren 'Kaka' proiektuak erdietsi du Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka, jasotako proposamen kulturaletatik Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Besteak beste «Euskal Herri osorako ikuskizuna izatea, euskaradunentzat zein ikasten ari direnentzat; hizkuntzaren erabilerari eman zaion garrantzia; moldagarria izatea, formatu, espazio eta baliabide aldetik»; eta, azkenik, sormen-lana izanda, oraindik «sortu gabeko zerbait» dela azpimarratu dute ebazpenean. Hala azaldu du Bilbon egindako agerraldian Ane Elordi Korrikako arduradun nagusiak.
Publicidad
Bi aktoreek «komedia ganberro eta probokatzailea» dela aurreratu dute eta gai aldetik tabuen gainean jardungo duela nagusiki. Abiapuntua argia bezain harrigarria da: euskal kulturaren oholtzan kaka mokordo bat agertu da. Era berean, batak zein besteak oholtza gainean «hainbat pertsonaia» jokatuko dituztela azaldu dute. Hori bai, bi sortzaileen ideietatik abiatuta bada ere, Euskal Herriko beste hainbat diziplinetako artistak elkartuta osatuko da proiektua eta berau gauzatzeko 23.000 euroko aurrekontua izango dute.
«Norbanako, kolektibo edo herri moduan batzen gaituen baina ezkutatzen dugun guzti horren azaleratze festa bat da 'KAKA'», azaldu dute aurkezpenean.
AEK-Korrikako II. Sorkuntza beka erdiesteaz gain, Agirrezabala eta Olaizolaren 'Kaka' proiektua 24. Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia izango da agerraldian azaldu dutenez. Hala, honen baitan 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean antzeztuko da Euskal Herriko hainbat eszenatokitan.
Azkenik, Elordik I. Bekaren irabazleak ekarri ditu gogora eta egindako biraren balantze modura «balorazio oso positiboa» egin du, besteak beste Badon ikuskizun «berritzailea» ikustera «milaka herritar» gerturatu direlako. «Aurrerantzean ere ziur ibilbide oparoa izango duela».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.