![Kalean da Donostia Kultura poesia sariketako lehen edizioko lan irabazlea](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201806/18/media/cortadas/usoz-kzQG-U6085537074AXF-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
![Kalean da Donostia Kultura poesia sariketako lehen edizioko lan irabazlea](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201806/18/media/cortadas/usoz-kzQG-U6085537074AXF-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Lunes, 18 de junio 2018, 19:55
Esti Martinez Diaz de Cerio iruñearraren 'Azalberritze bat' poesia liburua plazaratu du Balea Zuria argitaletxeak, DK lehenengo poesia saria irabazitako lana, hain zuzen.
Donostia Kulturak eta Balea Zuriak berak antolatutako sariketa da hau. Egile berrientzakoa da, adin muga 35 urte dira eta hemezortzi lan aurkeztu ziren lehen aldi honetan. Liburu honen aurkezpenean Jon Insausti zinegotziak agertu duenez, pozik daude lehen deialdian izan den parte-hartzearekin, eta laster jarriko omen dute martxan bigarren edizioa.
Saritua, Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Iruñean jaioa da, 26 urte ditu eta, Magisterioko ikasketak egin ostean, orain irakasle dihardu. 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako euskarazko narratiba sailean lehen saria irabazi zuen. 2015ean saritua izan zen berriz ere, Petri Atarrabiakoa XXV. Literatur sariketan.
Liburuaren aurkezpen ekitaldian idazleak azaldu duenez, berarengan eragin handia izan du Bergarako Idazle Eskolako egonaldiak: «Bi ikastaro eman ditut hor. Nik narrazioak idazten nituen, narrazio laburrak batez ere. Baina, modu inkontzietean, poesia idazten ari nintzen. Idazle Eskolan, konturatu nintzen bi genero horiek bereizi egin behar nituela». Halaxe, berariaz eta modu kontzientean olerkiak idazteari ekin zion. Aldaketa horretan, izan omen zuen zerikusirik Eskolako sortzaile eta arduradunetako batek, Tere Irastortza olerkariak.
«Ez naiz gogoratzen noiz agertu zitzaidan azalberritzearen metafora hori. Narraztiek egiten duten azalberritze horretaz ari naiz. Liburuan badaude beste azpigai batzuk: denbora, zarata, zaratak entzuten uzten ez diguna...», esan du olerkariak.
Esti Martinezen iritziz, bere lehen bilduma hau pentsamenduaren poesiatzat hartu behar da. «Beharbada liburuan islatuko ziren nire sentipenak, nire bizipenak, baina kanpotik begiratutako sentipen eta bizipenak dira. Behaketa asko dago».
Olerkari honen gustuei dagokienez, hona hemen liburuan datozen aipuen egileak: Castillo Suarez, Anari, Anne Sexton, Maria Aurèlia Capmany, Virginia Woolf eta Joseba Sarrionandia.
Hau da liburuko lehen poema, 'Mina' izenburukoa, labur askoa: «Mina ureztatu nuen / hitzak lora zitezen». Azalberritzearena behin eta berriz agertzen den metafora da, eta hona hemen azken ataleko –'Irrintzi intimo bat' ataleko– lehen poema: «Larruazal berri bat ospatuko dut gaur, / berria izateari uzten dion arte».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.