Borrar
Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

I. Mendia

Martes, 1 de abril 2025, 13:10

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak beste edizio bat abiatu du. Astearte honetan izan zen lehen kanporaketa Galdakaon eta Kelmene Abaitua izan da puntu gehien batu dituena. Orotara sei gazte izan dira lehian, aipatutako Abaitua eta Unai Adana, Amaiur Betanzos, Beñat Enbeita, Irati Gallastegi eta Oier Zugadi eta denak aritu dira Peru Vidal gai-jartzaileak botatako gai eta puntuei erantzunez. Hain jarduna Garazi Mendoza, Juanjo Respaldiza eta Beñat Romero izan dira. Idazkaria Ander Elortegi epaileek baloratu dute.

Lehen honetaz gain beste hiru kanporaketa izango ditu Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak, hain zuzen honakoak: apirilaren 2an, 17:00etan, Godexolan, Kultur Etxean; apirilaren 7an, 17:00etan, Igorren, Lasarte Aretoan; eta apirilaren 9an, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko zazpi bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 31an jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1984tik aurrera jokatzen da. Lehena Jon Lopategik antolatu zuen Getxoko Ibilaldia zela-eta. «Gipuzkoako bertsolarien eredua moldatu nahian zenbait bertsolari gazte hartu eta erdi presaka txapelketa antolatu zen», azaltzen du Xenpelar Dokumentazio Zentroak.

1987 eta 2012 artean bi mailatan jokatu zen, 14 urte artekoa eta 14-18 urte tartekoa. Inoiz maila gehiago ere izan dira, 1999an adibidez hiru kategoriatan jokatu zen txapelketa; gaztexoak, 15-16 urte artekoak eta 17-18 urte artekoak. 2013ko edizioan txikien mailako gazteak taldeka jokatu zuten txapelketa Gipuzkoako Eskolarteko eta Iparraldeko Eskolartekoen antzera. 1991.urtetik aurrera Eskolartekoak bertso-paper lehiaketa ere barneratu du bat-bateko edizioaz gain.

Herrialde bakoitzean jokatzen denetik ateratzen da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa