
J. A.
Lunes, 24 de marzo 2025, 17:46
Euskal Herrian film laburrak ekoizten dituzten sortzaileek interes handiz espero duten Kimuak deialdiaren oinarriak aurkeztu dituzte. 'Kimuak' izenpean jaso eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzeko lehian parte hartu nahi dutenek euren lana apirilaren 23a bitarte bidali ahalko dute.
Publicidad
Oinarrietan zehaztua dagoen beala parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2024ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira eta 30 minututik beherako iraupena badute. Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute, eta zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri.
Euskal Hirigune Elkargoko eta Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.
Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez 1998az geroztikantolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako aukeraketa da. Programak Euskadiko Filmategiaren laguntza du zabalkunderako.
Azken deialdian 'Dinosaurioak' (Koldo Almandoz), 'Errotatiba' (Iratxe Fresneda), 'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' (Izibene Oñederra), 'Exergo' (Jorge Moneo Quintana), 'Patrimonio' (Aitor Abio), 'Todo lo cubre la sal' (Joana Moya Blanco) eta 'Utländsk' (Alba Lozano) izan ziren lan hautatuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.