Borrar
Bisonte baten garezurra. Unai Murillo

'Kiputz. Amildegia Historiaurrean', Euskal Herriko azken glaziaziora bidaia

San Telmo Museoko aldi baterako erakusketa berria da 'Kiputz. Amildegia Historiaurrean', eta Kiputz, Gipuzkoako leizean topatu diren oreina, elur-oreina eta bisonteen hezurdurak dira bere protagonistak

Domingo, 1 de diciembre 2019, 09:57

Azken glaziazioko oreinak, elur-oreinak eta bisonteak Donostiako San Telmo Museoaz jabetu dira eta otsailaren 9a arte ez dira bertatik mugituko. Zergatik? 'Kiputz. Amildegia Historiaurrean' izeneko aldi baterako erakusketako protagonistak direlako. «Erakusketa Mutrikun kokatzen den Kitpuz leizean topatutako hezurretan oinarritzen da», azaltzen du Arkaitz Oleak, San Telmo Museoko behin-behineko erakusketen arduradunak. Orain dela 20.000 urtetik orain dela 14.000 urte bitarte animalientzako tranpa naturala bihurtu zen Gipuzkoan kokatzen den leize hau, eta bertan aurkitutako milaka hezur puskak erakusten dira hain zuzen ere. Erakusketak gaur egungo «Euskal Herriarekin zer ikusirik ez duen paisaia batera garamatza», azpimarratzen du Oleak. «Tundra edo estepetako paisaia antzeko bat genuen urteetara bidaiatzea proposatzen digu».

Hiru protagonista ditu erakusketak: oreina, elur-oreina eta bisontea. Oleak dio «animalia hauen pieza garrantzitsuenekin osatutako hezurdurak» topa daitezkeela esposizioan eta nabarmentzen du «erakusketa publiko guztiarentzat» aproposa dela. «Alde batetik, adituentzat interesgarria da bertatik bertara ikustea aurkitutako hezurrak; bestetik, familientzat eta haurrentzat oso erakusketa polita da, garai horretako fauna eta paisaia imajinatzeko oso aproposa batia».

«Gozatzeko erakusketa txiki» hau San Telmo Museoak, Museo Altamirak, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dute eta Pedro Castaños eta Xabier Murelaga izan dira komisarioak. Otsailaren 9 a arte asteartetik igandera joan daiteke esposizioa bisitatzera, 10:00etatik 20:00etara eta sarrerak 6 euro balio du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Kiputz. Amildegia Historiaurrean', Euskal Herriko azken glaziaziora bidaia