Borrar
USOZ
Komiki lesbikoen antologia transatlantikoa

Komiki lesbikoen antologia transatlantikoa

Komikia Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da. Liburu kolektiboa da; hamar autore eta hamar istoriok osatzen dute

dv

Donostia

Viernes, 8 de marzo 2019

Aste honetan aurkeztu dute, Koldo Mitxelena Kulturuneko Komikigunean, 'Opil eta muxilen biñetak - Komiki lesbikoak bi ertzetatik' komikia, gaztelaniaz ere jaso dutena liburu berean: 'Viñetas de tortas y bollos - Cómics lésbicos desde las dos orillas'. Liburu kolektiboa da, antologia antzekoa. Dena lotzen duen haria, lesbianismoa.

Harreman edo nortasun lesbikoen inguruko liburua sortzen parte hartu dute Fernando San Martín (GFAko Lankidetza eta Garapenarako zuzendaria); Paty Ortiz de Zárate (Komikiaren koordinatzailea eta Mugen Gainetik-eko ordezkaria); Aintzane Muguruza (Gehituko koordinatzailea); eta Teresa Castrok (Komikien egilea eta koordinatzailea).

Guztira, 10 komiki sortu dituzte. Horietako bost istorioren sortzaileak Hego Ameriketakoak dira. Sheila Alvarado perutarrak 'Brianak' sortu du; Beliza Buzollo brasildarrak 'Irribarrea'; Nacha Vollenweider argentinarrak, 'Dena musu batengatik'; Victoria Rubio eta Katherine Supnem txilarrek, 'Etxe-aldaketa' eta 'Zer egiten dute lesbiana txiletarrek?', hurrenez hurren.

Aurkezpenean azaldu zutenez, ez da kasualitatea Hego eta Zentro Ameriketako herrialde industrializatuenetakoak izatea bostak. Izan ere, uste dute oraindik lan handia dagoela egiteke «gainerakoetan ere lesbianismoa ikusarazteko».

Hamarrekoa osatzen dute, bestalde, Carla Berrocal ('Irteera') eta Miriam Muñoz ('30 urtetaik aurrerako krisia') madrildarrek , Teresa Castro donostiarrak ('L. S. B. Ana eta aitzakia... Merkeak?'), Susanna Martín bilbotarrak ('chicazo, el TFM') eta Xulia Vicente balentziarrak ('Bakarrik jolas bat da').

Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen elkarteak eta Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak elkarlanean sortu dute liburua. Gehituren webgunean dago eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komiki lesbikoen antologia transatlantikoa