Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
18 urtetik gorako lagunek har dezakete parte
Kontaketa Erotikoen Lehiaketa sortu dute Kaixomaitia eta Elkarrek

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa sortu dute Kaixomaitia eta Elkarrek

Zabaldu da testuak bidaltzeko epea, eta abenduaren 21era bitarte izango da parte hartzeko aukera

Amalia Ibargutxi

Donostia

Lunes, 16 de noviembre 2020, 17:35

Hasi dira giroa berotzen. Zabaldu da Kaixomaitia Kontaketa Erotikoen Lehiaketara testuak bidaltzeko epea, eta abenduaren 21era bitarte izango da parte hartzeko aukera. Bete beharreko baldintza bakarrak dira 18 urte baino gehiago eduki eta euskalduna izatea. Kaixomaitia elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortu dute ekimena elkarlanean, euskal letretan erotismoari eta gozamenari eskainitako plaza txikiari handitzen laguntzeko.

2021eko otsailean ebatziko dira irabazleak, «sari ekonomiko garrantzitsuak» izango dituztenak «lehiaketari seriotasuna emateko», aurkezpenean azaldu dutenez Kaixomaitiako Iñigo Arandiak eta Elkar argitaletxeko Antxiñe Mendizabalek. Nabarmendu nahi izan dute, hain zuzen, kalitateko literatura erotikoari nahi diotela egin lekua lehiaketarekin.

Imagen -

Euskal Herrian orain arte bazterreko argitalpenetan landutako generoa izan dela esan dute, fanzine eta aldizkarietan jasotakoa, besteak beste. Literaturaren eta erotismoaren aberastasunaren bila jarri dira, beraz, eta «barne gogoak esploratzeko» grina duen edonori luzatu nahi izan diote proposamena. Parte hartzaileek nahi adina testu igo ditzakete web-orrira. Kontaketen luzera 6.000 eta 20.000 karaktere artekoa izango da.

Erotikoaren esprektro zabalari begiratzeko ere eskatu diete parte hartzaileei, kontuan hartuko baitute genero eta arauaz haragoko istorioen balioa, helburua beti izango delarik, «zuzen esanda, berotzea. Eta modu literarioagoan azalduta, irakurlearen gogoa kitzikatzea», zehaztu du Mendizabalek.

Epaimahaia osatuko dute Mendizabalek berak, Arandiak eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariak. Zortzi finalista aukeratuko dituzte, eta horien klasifikazioa osatzeko, kontuan hartuko dute Kaixomaitiako harpidedunen balorazioa. Irabazleak 1000 euroko ordainsaria, Elkarren liburu sorta eta elkar liburu-dendetarako 100 euroko opari txartela jasoko du; bigarren sailkatuarentzat, 500 euro, Elkarren liburu sorta eta elkar liburu-dendetarako 100 euroko opari txartela; hirugarrenarentzat, 250 euro, Elkarren liburu sorta eta elkar liburu-dendetarako 100 euroko opari txartela. Gainerako finalistek opari txartela jasoko dute.

Kaixomaitia 2007 an sortu zen euskaldunen harremanetarako web-orri gisa eta egun, mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du. 2015. urtean bloga sortu zuen atariak bere xedeen artean baitu, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea; esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Sinetsita baitude euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak direla euskarazko edukiak sortzea eta sarean ere zabaltzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontaketa Erotikoen Lehiaketa sortu dute Kaixomaitia eta Elkarrek