Borrar

Korrikako kultur ekitaldi nagusia sortzeko beka urrian jarriko dute martxan

Lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute, baina edozein kultur modalitatetakoa izan daiteke, diziplina anitz edo bakarrekoa

DV

Donostia

Lunes, 6 de abril 2020, 12:54

Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia sortzeko beka deialdia martxan jarri du AEK-k. Deialdia bi urtetik behin egitea da asmoa, eta horregatik, 2021eko urtarrilera bitarte egongo da irekita, bere arduradunek astelehen honetan iragarri dutenez. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022ko azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.

Kultur sorkuntzarako beka eskuratu ahal izateko proposamenak aurkezteko epea datorren urrian zabalduko da. Euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatu nahi dituzte, 23. Korrikatik aurrera Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzeko.

Horrela, AEK-k lan bat sarituko du bi urtean behin. Beka euskal sortzaile ororentzat da, eta diziplina anitz edo bakarra bil dezake. Hori bai, lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute.

Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko zabaldu dira www.korrika.eus webgunean, eta proposamenak 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

Urrats hori eginda, AEK eta Korrika «hemendik bi ediziora begira» jarri dira: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko, eta, bestetik, Korrikako kultur eskaintza guztiz berritzeko.

22. Korrika datorren azaroan aurkeztuko dute, eta kultur eskaintza beste era batean osatuko dute, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza lanak Korrikan ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrikako kultur ekitaldi nagusia sortzeko beka urrian jarriko dute martxan