Jueves, 22 de septiembre 2022
Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalaren eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzarekin antolatutako Bilboko Sinposioaren 26. edizioa egin da ostegun honetan, BBK Kuna zentroan, 'Kultur kudeaketa begirada feminista batetik' izenburupean, profesionalek, ikasleek eta gizarte-eragileek parte-hartze zabala izan dute foroan. Kultura-politika feministetarako bideak aztertu dira, kultura-bizitzan, sorkuntzan eta ekoizpenean eta kultura-gobernantzan genero-desberdintasunik eta diskriminaziorik gabe parte hartzea bermatzeko. Saioan zehar, kultur politika feministen beharra eta indar soziala nabarmendu dute parte hartzaileek.
Publicidad
Haizea Barcenillak eman du hasierako konferentzia eta ondorengo galdera egin du: 'Kultur kudeaketa feminista, utopia ala helburu?'. UPV/EHUko irakasleak kulturaren esparruan hainbat modutan eta kokapenetan jarduten duten emakumeen esperientzia eta estrategien bilduma aurkeztu du. Elkarrizketa- eta truke-lan luze baten ondoren, sei eremutan bildu dituzten ondorioen berri eman du: prekarietatea, denboraren kudeaketa, ikusgarritasuna, autoritatea, balioztatzea eta espazio seguruak eta saretzekoak bermatzea. Haizea Barcenillaren ustez, oraindik bide luzea dago kultur kudeaketa feminista lortu arte, baina «funtsezkoa da taldean eta elkarri babestuz lanean aritzea».
Sinposioan solasaldi sortzaile bat izan da Ainara Azpiazu (Tupust! Kolektiboa) eta Ane Labakaren (Bertsolari feministen sarea) partaidetzarekin, Maialen Akizuk (Eusko Ikaskuntza, kultur politiken proiektuko kidea) moderatutakoa. Jarraian, Artaziak Taldeak kultur kudeaketa feministaren ahulguneak eta inndarguneak lantzeko tailerra gidatu du. Jardunbide egokiei buruzko mahai-inguru bat izan da ostean, Oskia Ugarte (Huarte zentroa), Miren Jaio (Bulegoa) eta Usue Arieta (Tractora) partaide izan direlarik. Amaitzeko, Virginia Imazen «Clownclusiones» saioa izan da, ondorio nagusiak umorez bildu dituena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.