Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
'Mundu berri bat' film laburra, LAburbiran proiektatu denetako bat. Laburbira
Laburbirak 850 ikusle batu ditu 2024an

Laburbirak 850 ikusle batu ditu 2024an

Berritasun modura filmik gustokoena hautatzeko aukera izan dute ikusleek eta 'Babesa' nabarmendu dute

J. A.

Viernes, 17 de mayo 2024, 13:04

Beste urtebetez, Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak herriz herri egindako emankizunetan ikusle mordoa bildu ditu. 2024koa Topaguneak antolatutako XXI. edizioa izan da eta apirilaren 12tik maiatzaren 19ra bitartean 38 herritara iritsi da, guztira hauetan 40 emanaldi eskainiz. Orotara, 850 ikusle erakarri ditu Laburbirak emanaldietara. Aurten berrikuntza gisara, filmik gustokoena hautatzeko aukera izan dute ikusleek.

Apirilaren 12an hasi zuen bere ibilbidea 2024ko Laburbirak, Bergaran, eta Maiatzaren 19an amaitu da, Etxebarrian (Lea Artibai). Ikusleen balorazioetan film-guztiek harrera aparta izan da, antolakuntzak azaldu duenez, eta proiektatu diren zortzietatik 'Babesa' filma izan da gustukoena botoa eman duten ikusleen artean. 'Talkak' ere nabarmendu dute ikusleek.

2023an zehar ekoitzitako zortzi film-laburrek osatu dute XXI edizioko bilduma, eta 11 emanalditan zuzendariekin solasaldiak ere antolatu dira. Asko ibilbide oparoa egindakoak dagoeneko mundu zabaleko zinema festibaletan, zehazki hauek izan dira: 'Dena asmatua dago' (Jone Arriola), 'Katalinaren zoria' (Guillermo Ordás), 'Erro' (Amaia Lejarreta), 'Babesa' (Ander Iruretagoyena), 'Mundu berri bat' (Mikel Alvarez), 'Zirrara' (Ane Cuesta), 'Talkak' (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta 'Betizu buru' (Kim Maiteny Munoa).

Mugako egoera, abiapuntu

'Babesa'-ren protagonista nagusia Aratz da, egoera zailak bizi dituen gaztea, sare sozial urria duena, lan prekaritatea eta ama gaixo terminala, etengabeko laguntza behar duena. Egoera-kate horrek antsietatea eta egonezina sortzen dizkio Aratzi, eta familiaren arazoak konpontzeko eta bizitza hobetzeko premiak dirua irabazi beharra areagotzen dio. Prostituzioan ikusten du Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko du Migel

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbirak 850 ikusle batu ditu 2024an