Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Laburbiraren XXI. edizioak 37 emanaldi eskainiko ditu 35 herritan

Antolatu diren emanaldiez gain apirilaren 12tik maiatzaren 12ra tartean gehiago proposa daitezke

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 8 de abril 2024, 15:28

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria den Laburbirak jada hautatu ditu XXI. ediziorako zortzi film laburrak eta hauek jakinaraztearekin batera 2024ko apirilaren 12tik maiatzaren 12ra 35 herritan antolatutako 37 emanaldiren berri ere eman du. Berrikuntza gisara, ikusleek film-labur onena hautatzeko aukera izango dute aurtengo edizioan.

Publicidad

Zehazki, 2023an ekoitzitako zortzi film labur hautatu dira 2024an zehar izango den XXI. Laburbirarako: Ander Iruretagoyenaren 'Babesa', Jone Arriolaren 'Dena asmatuta dago', Guillermo Ordásen 'Katalinaren zoria', Amaia Lejarretaren 'Erro', Mikel Alvarezen 'Mundu berri bat', Ane Cuestaren Zirrara, Ilune Diaz eta Jordi Nueten 'Talkak', Kim Maitenyren 'Betizu Buru'. «Egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta osatzen dute», azpimarratu du epaimahaik. Horretaz gain, horietako askok mundu zabaleko zinema festibaletan ibilbide oparoa egindakoak direla nabarmendu dute.

Antolatu diren 37 emanaldietatik 17 izango dira Gipuzkoan: apirilaren 12an Bergaran, 14an Getarian eta Usurbilen, 16an Lazkaon, 20an Antzuolan, 21ean Azpeitian, 24an Elgoibarren, 30ean Ordizian eta Errenterian, maiatzaren 3an Irunen, 5ean Mendaron, 7an Arrasaten, 8an Hernanin eta Altzan (Donostia), 9an Aretxabaletan eta Andoainen eta oraingoz azkena maiatzaren 10ean Herreran. Horretaz gain, urtero bezala, hainbat zuzendarirekin solasaldia egiteko aukera izango da zenbait emanalditan.

Jada lotu diren emanaldiez gain, antolakuntzak oroitu duenez, interesa duen orok elkarte zein administrazio orok saioa antola dezake apirilaren 12tik maiatzaren 12ra Topagunearekin harremanetan jarrita. «Haien ardura pantaila, proiektorea eta artxibo irakurgailua edo ordenagailua lortzea izango da», azpimarratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad