Borrar
Lau estreinaldi izango ditu 2025eko Lautan Hiru jaialdiak

Lau estreinaldi izango ditu 2025eko Lautan Hiru jaialdiak

Iraupen laburreko eta formatu txikiko antzezlanekin «Zazpikaleetako euskal giroa suspertzea» nahi du antolakuntzak

Jon Agirre

Donostia

Martes, 28 de enero 2025, 14:13

Iraupen aldetik, oro har, 20-40 minutuko piezak, zein muntaketari dagokionez formatu txikiko antzezlanak sustatzeko jaio zen Lautan Hiru jaialdia eta beste urtebetez berretsi du antolakuntzak planteamendua. Otsaileko ostegunetan zehar -6an, 13an, 20an eta 27an- bina emanaldi izango dira Bilboko sei espaziotan eta Ikusle-klubari ere eutsiko zaio «Zazpikaleetako euskal giroa suspertzeko» eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakuts ditzaten.

  • Otsailak 6. 18:30ean Euskaltzaindiaren egoitzan. 'Odola'; 19.30ean, La Sinsorgan. 'Gregoria'.

  • Otsailak 13. 19:00etan Café Bar Bilbaon. 'Destiny Driver'; 20.00etan Biran. 'Alferrak, tunanteak, maleanteak'.

  • Otsailak 20. 19:00etan 7Katu gaztetxean. 'Errealitatearen harribitxiak'; 20.00etan Biran. 'Buruaz norbere egin'.

  • Otsailak 27. 19:00etan Kalderapekon. 'Arima eta bihotza'; 20.00etan 7Katu gaztetxean. 'Heroiaren mina'.

Gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio 2025eko edizioak 'Gazte gara gazte eta ez dugu (zuen) antzerkia maite' lelo «zirikatzailea» baliatuz. Hala, zortzi emanaldietatik lau izango dira estreinaldiak: XXII. Café Bar Bilbao-Tartean sarietako testu saridunarekin eginiko irakurketa dramatizatua; 2024ko Lautan Hiru laguntza eskuratu zuen Alferrak, tunanteak, maleanteak ikuskizuna; 7Katu gaztetxearekin batera egindako Errealitatearen harribitxiak pieza; eta Jokin Oregik zuzendutako Arima eta Bihotza (Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketan lehen saria).

Berritasun modura, agerraldian azaldu dute ez dela bonurik egongo eta emanaldietarako sarrerak egunean erosi ahalko direla 4 euroko prezioan leihatilak ireki baino ordubete lehenago. Hauek BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga izango dira.

Ikusle kluba eta laguntza

Programazioaz gain beste bi albiste jakinarazi ditu antolakuntzak. Batetik, 2022an estreinakoz antolatu zen Ikusle kluba esperientzia, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearekin (EHAZE) batera sustatua, mantenduko dela eta ikuskizuna amaitu ostean, antzezleekin edo zuzendariekin berba egiteko aukera izango dela.

Bestetik, Euskaltzaindiaren antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza-deialdia abian duela. Estreinakoa Artekartu konpainiak eskuratu zuen, 'Hauts artean' lanagatik; 2021ean Les Bobe Bobe konpainiak 'Udaberria heldu da'-gatik; 2022koa eman gabe gelditu zen; 2023koa Iruñeko La Pielek jaso zuen, 'Beren izenez' lanagatik eta orain arteko azkena, Gilkitxaro konpainiarena, otsailaren 13an, BIRA Kulturgunean estreinatuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau estreinaldi izango ditu 2025eko Lautan Hiru jaialdiak