

Secciones
Servicios
Destacamos
Joxe Mari Lertxundi aiar bertsolariaren bosgarren liburua aurkeztu zen ostegunean Aian bertan. Oroitzapen-liburua eta oraingo honetan bere lanari lotutako kontuak ekarri ditu liburura. Foru Aldundiko basozaina izan zen Lertxundi eta batik bat erakunde horrek 1955ean erositako Laurgaingo eremu zabalean egin zuen lan. Beraz, jaioterrian bertan lan egin zuen Lertxundik, eta gainera emazte Maria ardura-tzen zen otorduak prestatzeaz hango basetxean agintariek bilerak egiten zituztenetan. Halako 'sancta santorum' bat izan zen Laurgaingo basetxea; lehenengo diktadura garaian eta baita geroago ere, demokrazian, Foru Aldundiko arduradunek bilera asko egin zituzten toki apartatu hartan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du argitara liburua, Antonio Zavalak aspaldi sortutako 'Auspoa' bildumaren barruan. Eta, honenbestez, 336. alera iritsi da sorta.
Herenegun, Aiako kultur etxean egin zen liburuaren aurkezpen ekitaldia. Bertan ziren, Jose Mari Lertxundiren aldamenean, Joxemari Iriondo eta Pello Esnal -Auspoa bildumako editoreak- eta Nekane Arrizabalaga, herriko alkatea.
Ekitaldiaren bukaera aldera, Lertxundiren bertsolari adiskide batzuk jardun ziren kantuan, ia denak aiarrak: Nikolas Zendoia, Martik Rezabal 'Olaso', Luis Otamendi eta Juan Iruretagoiena 'Artzain'.
Joxe Mari Lertxundik eskuz ida-tzi ohi du, eta seme Anjelek makinaz idazten aitaren eskuizkribua. Gero Joxemari Iriondo arduratu da edizioaz. «Hasieran hirugarren pertsonan idatzi zuen Joxe Marik, eta gero, nik esanda, lehenengora ekarri zuen. Kristok daki zenbat igurtzi eman diogun testuari, baina, ahal zela, Joxe Mariren kontaera errespetatuz beti. Edizioa asko luzatu zaigu. Berarengana etorri naizen bakoitzean erdi-lotsan etorri naiz. Esaten nion baietz, liburua plazaratuko zela, baina ez dakit sinesten zidan...», esan zuen Iriondok.
Liburua irakurrita, irakurlea jabetzen da nola izan zen baso eta baserri haien salerosketa, Lertxundik nolako arazoak izan zituen Laurgaingo basozainen buru egiten zuen Modesto Arratibel goierritarrarekin, gero nola urte larriak etorri ziren, ETAk Juan Araluze diputatu nagusiaren kontrako heriotza-mehatxua zabaldu zuenean. Jakina denez, azkenean hil egin zuen atentatuan, Donostiako erdigunean. 1968an izendatu zuten Aldundiko buru Araluze, eta ETAk 1976an hil zuen.
Lertxundik eta beste basozain batzuek agintariaren gorpua zaintzen jardun zuten, foru jauregian. Liburuan honela kontatu du pasarte hori: «Araluze jaunaren illotza Aldundiko areto nagusian jarri zuten bereala. Eta Aldundiko basozaiñak eta polizia armatukoak txandaka egin genuen zainketa gau osoan. Ni ere antxe nintzan besteekin batera, eta goizean etxera etortzeko baimena eman zigutenean, pozik etorri nin-tzan nere txokora, an zegoen giro naastu artatik Laurgaino paradisuan zegoen pake santua gozatzera».
Gero, demokrazia etorri eta Imanol Murua diputatu nagusi zegoela, Eusko Alderdi Jeltzalekoek bilera asko egin zituzten Laurgaingo basetxean, oso bilera istilutsuak, Garaikoetxea eta Arzalluzen arteko tirabirak hasita zeudelako. Eta basetxean, haiei kafea-eta zerbitzatzen, Joxe Mari Lertxundi eta emazte Maria. «Politiko aiek elkarren artean zeuzkaten tirabira eta saltsak zirala eta urduri eta jenio txarreko nola zebiltzan geienak, orduan aiekin asmatzea oso zailla zegoen, eta uts egiten erreza zegoela esan bear. Gaiñera, arrazoia izanda ere, guk isildu egin bearra gendukan, aundiak beti arrazoia izaten baitu, eta txikia beti galtzaille», idatzi du Lertxundik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.