Antzerkia

Lautan3 jaialdia otsaileko ostegunetan izango da

Zazpigarren edizioa otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da Bilbon

J. A.

Sábado, 11 de enero 2025, 11:27

Euskaltzaindiak BIRA Kultura gunerekin, Tartean konpainiarekin eta 7Katu gaztetxearekin batera antolatzen duen Lautan3 antzerki jaialdiaren zazpigarren edizioa otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da Bilbon.

Publicidad

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo aldian zortzi ikuskizun programatuko dira Bilboko Zazpikaleetan eta sei eszenatokitan taularatuko dira: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza. Egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren azken astean emango dira.

Jaialdian emango den lanetako bat Gilkitxaro konpainiaren 'Alferrak, tunanteak, maleanteak' da, talde bilbotarrak irabazi baitu 2025eko Lautan3 laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.

Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kulturarekin, Tartean konpainiarekin eta 7Katu gaztetxearekin batera. Halaber, bidelagun ditu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Bilboko AEK eta La Sinsorga espazioa. Bilboko Udalak hasieratik babestu du egitasmoa.

Lautan3 antzerki jaialdia 2019an sortu zen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad