Borrar
Eneko Bidegain, 2023ko garailea, artxiboko irudi batean. Lusa
111 Akademia «kinka larrian» dela ohartarazi dute

111 Akademia «kinka larrian» dela ohartarazi dute

Erabakia uda aurretik hartuko dela aurreratu dute eta, bitartean, 2024ko liburu onena aukeratzeko prozesuan parte hartzera deitu dute

Jon Agirre

Donostia

Martes, 1 de abril 2025, 18:26

Orain arte jaso ez duen laguntza heldu ezean, 111 Akademiak etorkizun iluna duela ohartarazi dute elkartetik. «Ezinezkoa da horrela lan egitea eta ezinezkoa 28 urtez eutsi diogun ahalegin handi honi jarraia ematea», salatzen du testuak. 2024. urteko Akademiaren Saria ebazteko hiru bozketa txandetako lehenengoaren emaitza jakinarazteko oharrak azaltzen du egoera. Izan ere, dio testuak, prozesua «ohi baino hilabete geroago amaituko du» eta, beraz, arrazoia azaldu beharra «ezinbesteko» jo dute.

Azken 18 urteetan teknikari lanetan aritu den Amaia Goikoetxea teknikariak ardurak utzi dituela kontatzen dute «lan baldintza duin eta txukunagoko lanpostua hartzeko» eta ordutik «zailtasun handiak» izan dituztela ordezkoa aurkitzeko. Hori gutxi balitz, testuaren arabera, finantzaketa arazo berriak dauzka bere lan-egitaraua gauzatu eta burutu ahal izateko.

Jon Unanue akademiaburuak salatzen duenez «28 urteren ostean ez dugu lortu euskal literaturari eta irakurzaletasunari bideraturiko egitasmo honek erakundeen aldetik behar besteko babesik jasotzea». Xehatzen duenez, zortzi dirulaguntza ezberdin kudeatu behar ditu 111 Akademiak lan-egitaraua aurrera ateratzeko «eta horrek lan izugarria eman dio teknikariari, beste eginkizun batzuk guztiz eragotziz». Logistika arazoei, ekonomikoak gehitzen zaizkio. «Azken hiru urteetan jasotako bi dirulaguntzekin 2025ean arazoak eduki ditzakegula esan digute».

Hala, hurrengo asteak funtsezkoak izango dira etorkizuna zehazteko. Oharrean azaltzen denez Manuel Larramendi Kultur Bazkunak uda aurretik erabaki beharko du «111 Akademiarekin aurrera egingo duen ala, behin 2024. urteko saria banatuta, amaitutzat emango duen bere ekimena».

Testua akademiakideei bideratutako eskari batekin amaitzen da: «Ahalegin berezia eskatu zaie 2024. urteko saria erabakitzeko bidean ohi bezala parte har dezaten». Berau hautatzeko lehen bozketarako epea martxoaren 28an amaitu zen. Tarte honetan 218 akademiakideek euren ustez 2024. urtean euskaraz argitara emandako literatura lanen uzta osoan «gogokoen» gertatu zaienaren aldeko botoa eman dute eta zerrendatutakoetatik ez denez obrarik gailendu botoen %40tik gorakoarekin -hori da oinarrietan zehaztutako minimoa-, bost hautatu dira bigarren bozketa txandara igarotzeko: Miren Amurizaren 'Pleibak' (Susa), Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak' (Elkar), Unai Elorriagaren 'Franceso Pasqualeren Bosgarren arima' (Susa), Uxue Alberdiren 'Hetero' ipuin-bilduma (Susa) eta Beñat Sarasolaren 'Coca-cola bat zurekin' (Susa).

Horien artean izango da bigarren bozketa, apirilaren 27ra arte, eta lanen batek botoen %40 gaindituko balu automatikoki emango litzaioke saria. Bestela, bi bozkatuenen artean hirugarren txanda egingo da. Hala balitz, maiatzaren azken egunetan emango litzateke saria eta ekitaldia ekainaren 5ean izango zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 111 Akademia «kinka larrian» dela ohartarazi dute