
felix ibargutxi
Jueves, 27 de noviembre 2014, 13:33
Bernardo Atxagak Txoriak kolpeka liburua plazaratu du Pamiela etxearen bitartez. Gaur aurkeztu du, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bi narrazio labur eta saiakera bat dakartza, azkeneko hau Lawrence Arabiakoari buruzkoa. Pertsonaia historiko honek halako fama eta arrakasta nolatan lortu zuen aztertzen du saio horretan. Hau da Atxagaren hipotesia: Lehen Mundu Gerrako Mendebaleko frontetik etorri zen figura honen indarra. Zehatzago esanda, Sommeko eta Verduneko tragediek bultzatu zuten militar haren irudia.
Publicidad
Saiakera horretako gai nagusietako bat da gizakiak hil ondoren uzten duen irudia. «Gai hori bera landu nuen Nevadako egunak-en ere, adibidez Paulino Uzkuduni buruz eta nire gurasoei buruz idaztean», adierazi du Atxagak aurkezpenean.
Bernardo Atxagak oso aspalditik izan du Lawrence Arabiakoari buruzko interesa eta jakinmina. «Hamalau-hamabost urte nituela ikusi nuen hari buruzko filma, Tolosako Leidor aretoan. Irteeran orientazio-sena ere galdu nuen. Sekulako inpresioa eragin zidan filmak. Hark eta Kubricken Odisea en el espacio-k bakarrik eragin didate horrenbeste. Gero, Eiopia idatzi banuen, basamortua eta harea aipatuz, neurri batean Lawrence Arabiakoari buruzko filmagatik izan zen».
Liburuko lehen narrazioak Andoniren heriotza LSDaren argitan du izenburu. Atxaga bereziki pozik dago lan honekin. «Uste dut hor bide berri bat urratu dudala», adierazi du.
Beste narrazioa Pierrek dioena entzuten dut da. Hau, berriz, «ipuin goibelena» da. Erleari eta erlauntzari buruzko narrazioa da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.