Borrar
'Euskara ibiltaria' erakusketako irudia San Telmo Museoa
2020-02-02, egun kapikua oso bitxia 'abere ba' abiarazteko

2020-02-02, egun kapikua oso bitxia 'abere ba' abiarazteko

Liburuaren aurkezpenaren ondotik, proiektuaren zati diren beste ekimen batzuk jarriko dira martxan

N. a.

Donostia

Domingo, 2 de febrero 2020, 17:26

Igande arrunt baten itxura du gaurko egunak, baina ez da inondik ere korrientea 2020. urteko bigarren hilabeteko bigarren eguna: 2020-02-02. Irakurlea ohartu da kapikua dela, palindromoa, berdin irakurtzen dela eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera.

Ez bakarrik, euskarak bezala, datak osatzeko urtea/hila/eguna eskema darabilten hizkuntzetan. Gaztelaniaren eta beste zenbait hizkuntzaren moduan eguna/hila/urtea baliatzen dutenetan ere (02-02-2020) kapikua da. Eta horrelakorik ez da askotan gertatzen, ezta gutxiago ere. Hori nahikoa ez balitz, beste berezitasun bat ere badu otsaileko igande itxuraz arrunt honek: 33 egun kendu dizkiogu jada 2020ari eta, bisurtea denez, beste 333 ditugu aurretik...

Palindromo bila museoan

Berezitasun pilaketa eder hori dela eta, liburua dagoeneko aurkeztuta egon arren, 'abere ba' proiektuaren zati diren beste ekimen batzuk gaur bertan jarriko dira martxan. Esate baterako, Bigarak eta San Telmo museoak elkarrekin antolatu duten 'Abere ba. Hamaika abere kapikua' jolasa. «Bigararen liburua izango da jokoaren oinarria, eta museoaren erakusketa iraunkorra jokalekua».

Liburuaren aurkezpenari ez ezik, San Telmon ikusgai dagoen 'Euskara ibiltaria' erakusketari lotua dago gaurtik hilaren 9ra luzatuko den jolasa. Hizki formako hamaika abere ezkutatuko dira museoan zehar. Dirudienez, bakoitza erosoen sentitzen tokian egongo da (pista).

Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea da jokoaren helburua. Palindromoa zuzen osatzen dutenen artean, hamaika liburu zozkatuko dira. Jokoan parte hartzeko gidak museoko harreran banatuko dira, eta parte-hartzaileek bertan utzi beharko dituzte erantzunak, zozketan parte hartu ahal izateko. Jokoa publiko orokorrari eta familiei zuzenduta dago, eta museoko sarrera eskuratuta har daiteke parte.

Beste jarduera batzuk ere aurreikusten dira hurrengo asteetarako. Hala, otsailaren 12an, 18:30ean, publiko helduari zuzendutako hitzaldi-tailerra egingo da museoan, Bigarak dinamizatua eta liburua oinarri hartuta. Doakoa da, baina aurretik izena eman behar da (stm_erreserbak@donostia.eus/943481561). Eta ez da hor amaituko palindromoek museoan duten presentzia...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2020-02-02, egun kapikua oso bitxia 'abere ba' abiarazteko